Fermentatzeko edo hartzidurak egiteko kultura ahuldu egin zen, baina indartuz doala ematen du. Liburu bat aipatu dute albiste honetan eta @Porru@lemmy.eus ere probak egiten ibiltzen da bere etxean. Norbaitek gaiari buruz hitz egin nahi badu, gustura irakurriko dut!
Laranjardoa
1. saiakera; 2022/02/17
Osagaiak:
Prozedura:
5Lko beirazko ontzi lepofin batean hartzidura airegabea puxika zulatuz.
Otsailaren 17an prestatu eta 25erarte airegabea (8 egun, jada ez zeukan ia aktibitaterik).
25etik martxoaren 1era (4 egun) kortxoaz, gasik ez du sortu apenas.
Botileratzeko, zuzenean iraulita metalezko eta aldi berean telazko txano1 batekin.
Gastuak:
4 ordu lan laranjak zukutzen eta ontziratzen.
10kg laranja ekologiko (Tierra Viva) - 17€
Beirazko ontzia - 8,9€
Inbutua eta puxikak - 4,1€
Guztira - 30€
Litroko gastua - 10€/L
Hobetzekoak:
Balorazioa:
Zapore atsegina dauka: sagardoan garraztasuna fruta-kuttu batekin. Alkohola %4-5 inguru baliosten det dastamenaz. Ardanbera dexente dauka eta zaporean nabaritzen da, baño jalkitzen3 utzita, ez dauka hainbeste zapore. Hobe sartzen da hotz, baño giroko tenperatutan ere ez dago gaixki; ez daukanez alkohol gehiegi, errex sartze da.