Fermentatzeko edo hartzidurak egiteko kultura ahuldu egin zen, baina indartuz doala ematen du. Liburu bat aipatu dute albiste honetan eta @Porru@lemmy.eus ere probak egiten ibiltzen da bere etxean. Norbaitek gaiari buruz hitz egin nahi badu, gustura irakurriko dut!

  • PorruA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 years ago

    Laranjardoa

    1. saiakera; 2022/02/17

    Osagaiak:

    • 4L laranja zuku, ~10kg laranja ekologikotik zukututa
    • 5g ogi-legami, Eroskikoa
    • Jengibre-xomorroa, egunbetez edukita (4 ktx jenjibre, 4 ktx ur, 2 ktx azukre marroi)
    

    Prozedura:

    5Lko beirazko ontzi lepofin batean hartzidura airegabea puxika zulatuz.
    Otsailaren 17an prestatu eta 25erarte airegabea (8 egun, jada ez zeukan ia aktibitaterik).
    25etik martxoaren 1era (4 egun) kortxoaz, gasik ez du sortu apenas.

    Botileratzeko, zuzenean iraulita metalezko eta aldi berean telazko txano1 batekin.

    Gastuak:

    4 ordu lan laranjak zukutzen eta ontziratzen.

    10kg laranja ekologiko (Tierra Viva) - 17€
    Beirazko ontzia - 8,9€
    Inbutua eta puxikak - 4,1€
    Guztira - 30€
    Litroko gastua - 10€/L

    Hobetzekoak:

    • Laranja-mamia kendu hartzitzeko ontziratu aurretik. Aparrak gora eraman du eta puxika eta ontziaren barrukaldea zikindu du; horrez gain ardanbera2 haunditu du.
    • Ontzitik botiletaratzeko hobe tutu bat erabili, hola ez du hainbeste hondar eukiko botilan eta botileratzea azkarragoa izango da, denbora asko hartu baitu txanoak hain maiz garbitzeak.
    • Puxika zulatua ordez hobe aire-tranpa bat, errex hausten dalako puxika (bi aldiz hautsi zitzaiten puztuta eonda zulo gehio in nahi izatean)
    

    Balorazioa:

    Zapore atsegina dauka: sagardoan garraztasuna fruta-kuttu batekin. Alkohola %4-5 inguru baliosten det dastamenaz. Ardanbera dexente dauka eta zaporean nabaritzen da, baño jalkitzen3 utzita, ez dauka hainbeste zapore. Hobe sartzen da hotz, baño giroko tenperatutan ere ez dago gaixki; ez daukanez alkohol gehiegi, errex sartze da.