Whatsapp erabili beharrean, alternatiba onenak XMPP eta Matrix direla orokortu da azkenaldian (Telegram eta Signal ez, beraz ;-)

Kontua da matrix erabiltzen hastean Element aplikazioa dela ezagunena (F-droid bidez instalatzea posible da). Probatzen hasteko, matrix.org instantziarekin sortu ohi da kontua lehenengo, dohainik eta erraza delako.

Ordea, zer gertatzen da zerbitzari gertukoago bat erabiltzen hasi nahi duzunean? Sortuta daukazun erabiltzailearen talde eta elkarrizketa guztiak galdu beharrean, migrazioa egiten laguntzen duen tresna hau probatu dut eta oso ondo funtzionatu du: https://ems.element.io/tools/matrix-migration

Egoera honetan bazaude, probatu eta galdetu lasai zalantzarik baduzu!

PD: eskerrik asko Aitor, tresna honen berri emateagatik!!