Badirudi lotsagabe batzuk dabiltzala internetetik bueltaka Countinuous Integration eskaintzen duten doako zerbitzuak esplotatzen bertan kriptomonetak minatzen.

Baita ere hemen irakurri dut: https://teddit.net/r/StallmanWasRight/comments/mz00fm/crypto_miners_are_killing_free_ci/

Jendea Ethereum eta antzerakoak dago minatzen… gaur egun gauzak dauden moduan proof of work ia debekatuta egon beharko litzateke, honelako egoeretara eramaten gaituelako eta gainera asko kutsatzen duelako. Proof of Stake askoz ere alternativa hobeagoa da, baina nola Bitcoin alde horretatik atzeratuta dagoenez… ikusi ethereum, aldatzear daude. Bitcoinek oso gaizki eragingo dio kriptomoneten ekosistemari eta aldatzen ez bada, bi aukera bakarrik ikusten ditut, edo proof of work motakoak desagertu egiten dira edo denak desagertzen dira. Ez dut uste proof of work ordezkatzeko gai izango direnik moneta gehienak kontuan izanda zenbat kostatu zaion hori egitea ethereumi. Europatik, goi goitik etorriko da agindu bat, Bitcoin erabiltzea debekatuta ekologia arrazoiengatik, eta baliteke eskusa hori erabilita ya de paso kriptomoneta guztiak debekatuko dituztela, denak ekologiarekiko kaltegarriak izan ez arren.