Peertube bideo plataforma federatua denez, hainbat instantzia existitzen dira, bakoitza bere edukiekin. Ikusitako bideo bat zein instantziatan zegoen gogoan ez baduzu edo zuzenean instantzia guztietan batera bilaketa bat egin nahi baduzu, sepiasearch.org oso erabilgarria izango zaizu.

Oso azkar dabil eta hizkuntzaka eta beste hainbat eremuren arabera iragazteko aukera ematen du. Adibidez, “tutoriala” bilatu dezakezu euskarazko bideoak iragaziz eta 26 bideo atoan zerrendatzen ditu. :smiling face with heart-eyes: