Kaixo! Oroitzen duzue Oiartzunen egin genuen Linux Party edo Software Libre Jaia? Gurpil bat zela esan genuen⦠eginda bigarrena!
Albizturko udalaren eraikinean egon gara, bertako guraso batzuen eskariz, eta honakoak egin ditugu:
Aneren Lenovo eramangarria: 64bit, 8 GB RAM, i3, UEFI, 1000 GB disko gogorra. Ubuntu 22.04 jarri diogu
Mariren Toshiba eramangarria: 32 bit seguru aski (2002ko Windows XP dauka), 2 GB RAM, i core 2 duo GB, 12 GB disko gogorra. Linux Lite jarri diogu eta ez zuen euskaraz ikasi nahi hasieran, baina konbentzitu dugu.
Deliaren umeek torturaturiko Samsung gaixoa: 64 bit zela uste genuen, baina 32 bit seguru aski, 4 GB RAM, intel core 2 duo, 150 GB disko gogorra Linux Lite jarri diogu.
Aneren ahizparen portatila (pantaila puskatuta, erabaki beharko du konpondu edo ez).
Aneren senarraren amaren HP portatila: 64bit, 4 GB RAM, AMD E1-2100 APU with Radeon, UEFI, 1000 GB disko gogor. Ubuntu 22.04 jarri diogu, bi ahizpek gauza bera izan dezaten eta elkar laguntzeko.
Deliaren ordengailuan (Ubuntu zeukan dagoeneko) TxikiLinux edo/eta Luberri jartzeko denborarik ez digu eman. Konponbidea izan da berak ikastea USB live moduan probatzen gauzak.
Hurrengo baterako gelditu dira:
Mikelen Fairphone 3-ari Android normala kendu eta e/OS jartzea.
Mikelen Rpi 4-an zerbitzari edo holakoren bat jartzea.
Garbigunetik salbaturiko eramangarri bati linux jartzen saiatzea.
Eta hurrengoa noiz izango da? Bada⦠Ekainaren amaieran edo⦠zuk gaztetxe, eskola edo liburutegiko gela bat lortzen diguzun herrian!
Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.
Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):