Buruntzaldeko hizkeran "pixagurea"ri “pixale” esate zaio ta, sakon pentsatuta ere, eztet lortzen nundik etorri daiteken asmatzea.
Berez gure hizkerako “pixagale” hitzan laburdura da, baño hoi ere ez dakit nundik letorken.

Inork ideiarik?

  • mikelgsMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    2 years ago

    Nik pentsatu izan dut (edo esan zidaten?) euskarazko “gura” (nahi) hitza ez ote datorren latin jatorriko gula hitzetik (bekatu handi horierako bat!) Hala balitz, garai batean euskaraz gula hori hartu eta gura, gule… auskalo zer gertatu izan ote den.

    Inongo azterketa seriorik egin gabe botatzen ari naiz hau, baina asmo onez: ahal bada ikasi eta, seguru, ondo pasatu. Alegia, komunitate honetako araua betez 😄