Etimologien komunitatea
!etimologiak
help-circle
rss
Otordu hitzaren jatorria
Gaur ikasi dut otordu hitzaren jatorria ot- (< ogi ) + ordu dela. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=es&id=71102​ Testuingurua: https://mastodon.eus/@aldatsa/110079459935958411

  • @Porru
  • 3 hilabete
“min” gehigarriaren etimologia eta esanahaia
Atzo bertan maitemina ta maitasunan arteko aldeaz hitzeiten ibili giñan, ta batek argudiatze zun maitemina "mina eragiten dun maitasuna" dala, alegia: maite+min Nik zalantza haundiak ditut "min" gehigarri horrek "oinaze" esanahia dakan, hitz gehiotan agertze baita: lagunmin ta eskumin, kasu. Ba al daki norbaitek "min" gehigarri hoi nundik datorren ta ze esanahi dakan? Euskaltzaindiak "Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa" esanahia ere emate dio "min" hitzai.

Nundik etorri daiteke hitz hau? Artoa Europako Inperioak Amerikara iritxi ta gero ezagutu zan hemen, eta izena ere ordun emango zitzaion (pentsatze det). Baño esango nuke artatxikia aspalditik erabiltze zala gure bazterretan, eta izen bat eukiko zun. Beraz, nundik dator gaur egungo izena? Eta ba ote zun beste izenik lehen?

Ilena (Calendula officinalis) hilerrietan eta eliza inguruan landatu izan da tradizionalki. Hortik datorkio akaso euskal izena? Hilen landarea izateagatik? Nun beidatu daiteke hau?
3

Ebro ibaiaren iturburura joan ginen, urtegitxoa eginda daukate eta paraje polita sortzen da horrela. Birginei kasu handirik egin gabe paretako horma batean zegoen plaka irakurtzera joan eta... ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/7a199a5d-584e-4260-9ff8-119e917a094e.jpeg) "Fluvium hiberum is oritur ex cantabris". Hiberum, ibrum, ebro... 😅 Sekula konturatu gabea nintzen Ebro eta ibero hitzen antzekotasunaz. Bestalde, batxilergoan latin pixka bat ikasi nuenean aditza amaieran jartzen zela ikasi nuen. ".... .... ... est". Baina plaka honetan aditza lehenago dago: "...is oritur..." gaztelaniaz "es originario de Cantabria" esaldiko ordenean bezala. Auskalo noizkoak diren plaka eta esaldia, berri samarrak agian eta esaldia pentsatu zuenak akatsa egin? Azkenik, iturburu hori Fontibre herrian dago (fuente + ebro edo íbera) eta familiako batek esan zigun orain dela 50 urte halaxe ikasten zutela eskolan, buruz: *"El Ebro nace en Fontibre, Reinosa, provincia de Santander"*.
2

ALEA aldizkarian irakurri dut erreportaia [aste honetan](https://alea.eus/araba/1666267642397-alea-344-araba-pikotak-araceli-osorio-ekintzaile-feminista). Norbait pikutara bidaltzen dugunean esamoldeak ez dauka zer ikusirik Ficus generoko zuhaitzekin, beraz! Antzekoak dira (ez hain krudelak...) gaztelaniazko [mandar al carajo](http://etimologias.dechile.net/?carajo) eta [mandar a la porra](http://etimologias.dechile.net/?porra) ere 😄
2

Nundik ote dator hitz hau? Euskeraz ez eta gazteleraz bai dakin lagun batek galdetu dit ea gaztelerazko "mar" (itsaso) hitzakin zerikusia dakan

Nola da posible!? Ez nuen Twitter kontu hau ezagutzen: https://twitter.com/etimotxioak Mezu zahar ugari, irakurri eta gozatzeko... baina etimologiak ez dira iraungitzen, beraz... :-)
2

Hiltzea, iltzea
Bi hitz horiek lotura ote dute? Bizitza amaitzearenak eta Jesusi gurutzean jartzeko jarri zizkiotenek? Lotura hori seguru-seguru badagoela esan dit lagun batek, baina ez dakit ba... (eta ez dakit nola ikertu egia esan, norbaitek baldin badaki nola begiratu behar nukeen, irakatsi mesedez!).
2

Udan landetxe bat hartu ohi dugu familia guztia joateko eta denon artean mahaia jartzeko txandak, bakoitzak bere espazioa, sukaldea ez da inoren sukalde pertsonala baina denona da... Oraingoan ez da baserri bat izan, Jaeneko cortijo bat izan da. Jakinmina sortu zait, eta... [cortijo](http://etimologias.dechile.net/?cortijo) hitzaren #etimologiak beste asko ere irakatsi dit! Eta euskaraz ere, [Aldatsak](https://mastodon.eus/@aldatsa/108919354396773001) aipatu bezala, korta hitzak itxitura esanahiarekin antza du 😄
3

Etimologiak ikertzeko dokumentu ederra! [Hemen](https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&Itemid=1217&view=katalogoa&lang=es&edukia=fitxa&argitalpena_id=1) eskaintzen dute PDFa deskargatzeko aukera.
2

**Hotsetik hitzera** izeneko liburua oparitu dit munduko pertsona marabillosoenak 😘😄 Bikaina iruditzen ari zait. Hizkuntzalariek prestatua, hizkuntzari buruz (eta bereziki euskaren jabekuntzari buruz, 0-12 urte tarteaz uste dut) pila bat azaltzen du eta oso modu dibulgatiboan. Gomendatzen dizuet!! 82. orrian _aspertu_ hitzak garai batean _mendekatu_ esan nahi zuela ikasi dut!
4


  • @mikelgs
  • edit-2
    10 hilabete
Aurreko batean [Zumalakarregi](https://lemmy.eus/post/53824) abizena eta -egi atzizkiari buruz ikasi nuen. Bolbora egiteko ona den landareaz gain, gaztelaniara "Loma" gisa zegoen itzulita bigarren zatia. Elhuyar [hiztegian](https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/hegi) agertzen denez, gailur edo malda izan daiteke hegia. Edo ibai ertza. "Bakoitzak bere hegia" ikusi izan dut, "h" eta guzti idatzita. Bakoitzak bere ikuspegia duela izango da, ezta? Hara, hortxe atzizkia berriro: ikus+hegia Gaztelaniaz ere, [rival](http://etimologias.dechile.net/?rival) hitzak jatorri antzekoa du, ikuspegia baino, norgehiagoka jarrera nabarmenduz. Rivalidad, uraren gaineko eskubidea nork duen norgehiagoka. Azken paragraforik ez, euskal gazteen arteko zatiketei buruz. Nor naiz ni, jendeari esateko nola jokatu. Bakoitzak bere hegitik, guztion alde aurrera!
2

  • @mikelgs
  • edit-2
    10 hilabete
Mastodon bidez zumalakarra izena duen landareari buruzko [mezu bat](https://mastodon.eus/@mikelgs/108424787829856077) bidali nuen, eta oso interesgarria izan zen atera zen elkarrizketa. Dagoeneko gozatua hartua nuen Argia aldizkariaren artikulu [honekin](https://www.argia.eus/albistea/kalitatezko-bolbora-egiteko-zumalakarra-erabiltzen-zen/inprimatu), eta Gontxa Torrek bidalitako irudian esaldi bakoitza opari bat izan zen: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/b3c34554-d73c-4852-bbc7-23e0ba152b47.png) [Hiztegia](https://mark.nl.tab.digital/s/WgaXnQGrTizGkSP) deskargatzeko aukera aipatu du Gontxak. Etorkizunean hau irakurri eta esteka ez badabil, egin iruzkin bat honen azpian eta saiatuko gara partekatzen.

Bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela… eta abarretako bejon-en jatorria
Bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela... eta abarretako bejon 'biaje + on'-etik omen dator. Orotariko Euskal Hiztegian hala jartzen du behintzat: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&query=bejondeizula​

Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/ Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria? Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan: Erantzun laburra: Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen: - Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa) - Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia [...], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga) - Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga) Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= 'nondik'), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: "haietarik~haietatik bat/asko...". Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323​

  • @Porru
  • 10 hilabete
Maiseatu. Nun demontretik?
Katalanezko "malparlar" hitza euskeraz esateko bilatzen, "maiseatu" edo "maiseoan ibili" euskal hitzetara iritxi naiz. Tradizionalki "maixiatu" esan izan da. Nundik etorri daiteke hau? Ideiarik?
3

  • @Porru
  • edit-2
    10 hilabete
Pixalia
Buruntzaldeko hizkeran "pixagurea"ri "pixale" esate zaio ta, sakon pentsatuta ere, eztet lortzen nundik etorri daiteken asmatzea. Berez gure hizkerako "pixagale" hitzan laburdura da, baño hoi ere ez dakit nundik letorken. Inork ideiarik?
5
Pixalia
  • @Porru
  • edit-2
    10 hilabete

nire izeba ala zurea?
Gurasoaren arreba edo ahizpari "matanta" erraten zaio Lapurdiko kostaldean, beste tokietan izeba, izeko edo ttantta erraten den gisan (ikus [hemen](https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/irudiak/2501.jpg)). Eboluzio interesgarria du hitzak, izan ere matanta frantsesezko "ma tante" (nire izeba) formatik dator, euskarak posesibo hori hitzaren parte egin du ("zure matanta" erran baitaiteke). Aldiz, frantsesezko "tante" horrek ere antzeko eboluzioa izan duela dirudi, jatorriz "ante" baitzen. Eta posesiboaren gehiketak ("ta ante", zure izeba) eman du gaurko "tante". Hots, "matanta" erratean, etimologikoki "nire zure izeba" diogu.

Egoskor
Hara! Egoskorra ez da erraz egosten dena, kontrakoa baizik! Baina horrek azaltzen du egoskor=temati adiera ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/1ab26db1-6d08-4c99-99a6-02a763d3ba0d.png) Baina auskalo, agian egos-gogor => egoskor da bilakaera.
4
Egoskor



Oain nien/k
Buruntzaldeko hitanoan "joan" esanahiakin "nien/k" aditza erabiltze da ta ezagutu nunetik harritu in nindun bere jatorriak, ez dalako "joan" aditzan erroa. Norbaitek ba al daki ze aditz dan, jatorriz ze esanahi zekan ta nundik datorren?
3


Orain hitza nondik zetorren ez nion inoiz galdetu neure buruari, baina euskaraz oso ondo ez dakien lagun batek aurrekoan mezu bat bidali zidan eta "horain" idatzi zuen... Ostras! Gaztelaniazko hora, ahora... hitz horiekin lotuta egotea logikoa litzateke, ezta? Mastodonen galdetu nuen ([hemen](https://mastodon.eus/web/statuses/107453426624060104)) eta erantzun ederra jaso nuen! "EHHEn latinezko "hora" aipatzen dute jatorri probabletzat, erromantzezko aldaera batetik heldua datekeela baztertu gabe." ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/6ishN85mhP.png)
4
Orain

Etimologien komunitatea
!etimologiak
    Create a post

    Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

    Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

    Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.

    Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

    PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

    • 1 user online
    • 1 user / day
    • 2 users / week
    • 2 users / month
    • 8 users / 6 months
    • 14 subscribers
    • 26 Posts
    • 44 Comments
    • Modlog