(Iñigo Benitok Telegram kanalean egindako mezutik ekarria)

Rol jokalari talde bat osatzean, 0 sesioan zein segurtasun neurri jartzen dituzu BENETAN martxan?

  • Marra gorri eta beloak
  • Txartel semaforoa
  • Jokalari ezagunekin bakarrik jolastu
  • Gai problematikoak ongi zehaztu
  • Goiko segurtasun neurri guztiak eta gehiago!
  • Ez ditut segurtasun neurriak behar!
  • Ez ditut segurtasun neurriak ezagutzen
  • Ez ditut segurtasun neurriak erabiltzen baina beharko nuke!
  • Ez ditut 0 sesioak egiten
  • Petrux
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    5 months ago

    Esango nuke segurtasun neurriak oso garrantzitsuak direla. Nik “de facto” segurtasun neurri bat jartzen dut beti: ATE IREKIA. Hau da, edozein unetan jokalariren bat gaizki sentitzen bada ez dago arazorik partidatik ateratzeko. Hori beti, jokalariak ezagunak izan ala ez. Horrez gain, jokalari ezezagunekin eta rol jokotan inoiz aritu ez direnekin marrak eta beloak markatzen saiatzen naiz partidaren aurretik. Baina egia da batzutan jakintzat ematen ditugula gauza asko eta ez ditugula behar bezala azaltzen.