Ez dakit Norma J Brau ezagutzen duzuen, sare sozial ezagun batean sexuaz aritzen dena (euskalduna berez, baina Bartzelonan-edo bizi da, gazteleraz aritzen da nagusiki). Benetan interesgarria haren jarduna, jarraitu nahi baduzue hemen da. https://twitter.com/Snow_felina
Egunotan gauza interesgarri bat aipatu du: “korritzea” esamoldearen barruan, batera joan beharrik ez duten hiru kontzeptu bildu ohi dira: lubrikazioa, eiakulazioa eta orgasmoa (neurri desberdinean, baina sexu bakoitzean ematen diren fenomenoak). Honekin lotuta, “orgasmo lehorrak” aipatu dira. Jende gutxik ezagutzen duen egitatea! Gizon askok pentsatu izan dugu, adibidez, behin eiakulatu eta gero, ez dagoela berriro “korritzerik” denbora luze batean. Eta ez da horrela: eiakulatu ez, baina orgasmoa berriro izan dezakegu. Nik neuk bizitzan pare bat aldiz (eszitazioa oso handia izan denean) bizi izan dut hori, baina nahiago nukeen aldez aurretik norbaitek esplikatu izan balit!
Nik “korritzea” beti eiakulatzea bezela ulertu det, duela urtebete inguru bikotekideai hitz berbera orgasmoaz hitzeiteko entzun nion arte; ordun kontuatu nintzan jende guztiak etzula ni bezela erabiltzen, ta asko harritu zian. Nik eiakulazioai lotze det zuzenki, beste hitzetako “orgasmoa” edo “lubrikazioa” esaten didalako (ulergarria ite zaiten bezela).
Holako beste adibide bat gaztelerazko “follar” hitza da, nik sarketakin lotzetena ta beste batzuk edonolako sexu harremanekin.
Oh, interesgarria, mila esker.
Aprobetxatuko dut aste honetan lankideon artean izan dugun zalantza bat galdetzeko. Emakume askok orgasmora iristeko klitoriaren estimulazio zuzena behar omen dute (akaso baita norberak eginda ere). Alegia, sarketarekin bakarrik oso zaila edo ezinezkoa izan daitekeela batzuentzat. Zenbatentzat?
Hori jakitea eta ezagutza hori sozializatzea ezinbestekoa da, “preliminar” edo “berotzekoak” deitzen zaien horiek sarketaren (gizonaren eiakulazioaren) ondoren ere garrantzitsuak direla jakiteko. “Ei, oraindik ez dugu bukatu” esatea emakumeak, naturaltasunez. Orgasmo arrakala handia omen baitago harreman heterosexualetan.
Bilatu nezakeen klitoriaren estimulazio zuzena behar duten emakumeen %-a proposatzen duen ikerketa, baina agian hobe hemen galdetu eta debate hezitzailea egitea.
Nire kasuan, orain arte 9 emakumerekin izan ditut sexu harremanak; haietatik 7rek, sarketa hutsarekin ez genuen klitoria estimulatzerik lortzen; eskuarekin lagundu behar izaten genuen, edo bestela aparte (sarketa aurretik, edo ostean) mingainarekin edo. Haietatik bakarrak, genitalen egiturarengatik, lortzen zuen sartzearekin batera klitorisa nire pubisaren kontra igurztea, eta horren ondorioz orgasmoa izatea. Eta azkenak ere ez du klitorisa horrela igurzten; baina badirudi -oraindik elkarri tamaina hartzen gabiltza- orgasmo klitoridianoaz gain (mingainarekin), sarketarekin orgasmo baginalera iristeko gaitasuna ba duela.
Beraz bai: kasu gehienetan, harremana pixka bat zaindu behar izaten da, biok maila berdintsuan goza dezagun.