“Ezezagunekin izandako sexu harremanak…” mesedez! Edozein hetero, edozein jaitan egiten duen gauza da hori eta! Ezezagunekin ligatzea alegia. https://blogak.argia.eus/mikel-garcia/2022/05/23/sexu-zikina/ Horrelako mezuak etsigarriak dira: esan gabe doa, batzuek egoera aprobetxatzen dutela, soluzioa familia eredu tradizionalean ezarriz. Agerian noski (armairu barrukoak, beti bezala, ezkutuan jarraituko baitu).
“Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…”
“Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!
Ba bai, arrazoi osoa duzu. Ez nekien Bilboko hori 😰😡😡😡😡