OHARRA: argitalpen honek aldaketak izan ditzake 2024-12-31 bitartean.

Iaz 2023 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.

Hementxe duzue Abaraska taldearen 2024 urteko memoria:

Diru sarrerak / Gastuak Data Zenbatekoa(€)
Hasierako saldoa 2023 amaieran 1940,24
Fiare gastua 2023/12/31 -24
Izarkom Eskolan emandako hitzaldia 2024/05/06 100
Bi disko gogor Give1Life dendatik 2024/07/01 -298,24
DELL zerbitzari berria Give1Life dendatik 2024/07/02 -895,07
Domeinuak (Abaraska taldeko kideek ordainduta, Babesle Kanpainako diru-sarrera gisa gehituak) -170,87
Game Erauntsia elkartearen ekarpena 100
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/19 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/30 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/10/01 50
BABESLE KANPAINA: 53 babesle guztira. FediEgutegia eskatu zutenen kasuan 12€ deskontatu dira hemen (gero agertzen dira sarrera gisa). Batez beste pertsona bakoitzak 38 € eman du. 2024/10/06tik 2024/12/13ra 2006,87
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Bookwyrm (Paperjale) 2024/10/24 -80
Abaraskaren kuota Sindominio taldeari (lanerako zerbitzu ugari eskaintzen digute: emaila, hodeia, txat zerbitzua…) 2024/12/18 -30
Framasoft-entzako ekarpen berezia ??? ???
FediEgutegiaren gastuak (40 inprimatu ziren bakoitza 7€tan; eta 20 bidali dira postaz bakoitza 5€tan) -380
FediEgutegiaren salmentak. 28 Babesle Kanpainan bertan (336€), 4 saldu ziren Durangoko Azokan (40€) eta 8 oparitu dira (Torrekua, Badalab, Udal, ikastetxe…) 376
Transferentzia komisioak 2024 -6
Fiare gastu gehiago? 2024/12/31? ?
SALDOA 2025/01/01 2638,93€

Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo Babesle Kanpaina ere oso arrakastatsua izan da. Iazko emaitza berdintzea zaila iruditzen zitzaigun… eta gainditu egin dugu!

Ederra litzateke kuota gehiago eta txikiagoak jasotzea, baina ikusi dugu ez dela hori gertatzen. Iazko babesletza hasko Paperjaleri lotuta zeuden, nobedadea izan baitzen. Aurten 12 babeslek ez dute errepikatu eta, aldiz, 17 babeslek lehen aldiz egin dute ekarpena. Mastodon sare sozialeko sustratua izan da aurten bat egin duena eta, batez beste, ekarpen handiak jaso dira. Hori izan da dinamika, ikusiko da etorkizunean!

Saldoa osasuntsu dago, baina ez dugu xahutuko. Gure “zero saldoa” 1000€ izaten da. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartzen dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean ez dugu gasturik aurreikusten.

Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu zen, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere… Alegia:

  • Lemmy.eus
  • Pixelfed.eus
  • Peertube.eus
  • Paperjale.eus
  • Fedibertsoa.eus

Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!