Kaixo, Nire amaren ordenagailuan Ubuntu (20.04 LTS) instalatu berri dut. Ze gomendatzen didazue instalatzea kontutan izanda bere lehen ordenagailua dela?
You must log in or # to comment.
Nire gomendioak zure amaren ezagutzak eta gustoak ezagutu gabe:
- Firefox, ezinbestekoa (hasiera orri bezala start.duckduckgo.com). Gogokoetan finkatuta utzi gehien erabiltzen dituen webguneak: Wikipedia, Youtube, Grastronomia vasca, bere gustuko egunkaria, irratia…
- Eposta konturik badu (telefonoan edo), Thunderbird konfiguratuta utzi.
- Telegram erabiltzen badu, hemen ere instalatu.
- Badaezpada, LibreOffice ere.
- Laster-bideetan aipatutakoak jarri, badaezpada Writer barne (halako batean harritu zaitzake).
- Telefonoko argazki eta bideoen kopia egin eta hori ere laster-bideetan utzi.
Horrelako zerbait…
baita ere, Timeshift (
sudo apt install timeshift
) izeneko sistemaren babes-kopiak egiteko programa konfiguratzea ere gomendagarria nire ustez, zerbait nahi gabe apurtzen badu, sistema erraz berreskuratzeko