BERRIA egunkari multimediak behar dituen web garapeneko lanetan ariko da pertsona hori, garatzaile gisa, hainbat proiektu aurrera eramateko beharrezkoa den web produktuen diseinuaz eta exekuzioaz arduratuz, garatzaile taldearen barruan. Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.