Kaixo!!

Oraingoan Bergarako gaztetxean (Kartzela Zaharra) egin dugu software librearen aldeko jaia. Udako solstizioa pasata… gure ohitura txarrei su eman diegu eta Linux erabiltzearekin batera datorren tresna potente bat ezagutu dugu: TERMINALA :-)

Eskerrik asko Iñaki, Andoni… espazio paregabea eskaintzeagatik eta bereziki Maider baita ere, hurbildu eta dakizun guztiaren zatitxo bat partekatzeagatik! Ordu eta erdi oso intentsoa izan da, datozen egunetan ikasitako guztia probatuko dugu, benetan gure egunerokoan barneratzeko!

PD: web orri hau erabili dugu gida gisa, komando ezagun eta erabilgarrienak ezagutzen hasteko. Ikasitakoa hurrengo saioetara eramaten saiatuko gara!

PD2: karaokea abesteko webgune marabilloso honetan aurki daitekeen bezala… “Yo para ser feliz quiero ser root…” jejejej