Euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz idatzi dut ARGIA aldizkarian, UEUren #UI49 Udako Ikastaroetan Kontseilua, GEZKI eta Olatukoopekin landutako ildoaren baitan. Zer eta nola inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da:

«Datozen garai nahasi eta apokaliptikoetan, garrantzitsua izango da euskalgintzak egiten duen hautua: homologazioa ala eraldaketa; sumisioa ala burujabetza»

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2740/euskalgintzaren-olatu-kooperatiboarekin-jarraitu

#ESE #Koop #BosgarrenOlatua #HirugarrenOlatua #kooperatibismoa #Euskara #Euskalgintza

Zein iritzi duzue euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz? Euskalgintza ekonomia sozial eraldatzailearen baitan garatu daiteke?

@Txopi
admin
link
11M

Ea, nire iritzia azaltzen saiatuko naiz:

Gizartea hobetzen dihardutenen borrokak maiz nahastu eta elkar indartu egiten dira, gizarte mugimenduetan dabiltzanak hainbat borroka partekatzen dituzte eta elkar ulertzen dute: ekologia, feminismoa, beganismoa, antikapitalismoa, euskalgintza eta abar luze-luze bat (amaigabea ez esateagatik). Kooperatibismoak euskalgintzan eragin duela eta eragiten duela uste dut eta etorkizunean ere euskararen presentzia esparru desberdinetan sustatzen jarraituko duela uste dut. Euskalgintza gizarteko hainbat esparrutan ari da, baita kooperatibetan ere: gizarte mugimenduetan, jai-batzordeetan, enpresetan, erakundeetan, auzoko tabernan eta elkarteetan, adibide batzuk jartzeagatik. Kooperatibismoaren eta euskalgintzaren indar eta gogo horiek elkar ukitzen dutela eta elkarri gehiago lagundu diezaioketela, baiezkoan nago, zalantzarik gabe. Bide hori jorratzea polita litzateke, agian beharrezkoa, ez dakit; hainbat gauza lirateke egiteko aproposak…

@birasuegi@lemmy.eus hori bada adierazi nahi duzuna, guztiz ados nago zurekin. Gogoak badaude, aurrera, nola ez! Kontua da “euskalgintzaren kooperatibizazio beharra” aipatzen zenuela zure testuaren amaieran. Interesgarria da? Onuragarria da? Beharrezkoa da? Bide hori lantzeko egokitasuna talde, herri eta elkarte edo enpresa desberdinetan ez dut ezagutzen. Denetarik egongo dela suposatzen dut. Nik pertsonalki ez dut behar edo premia hori bizi, baina ziur egongo direla horren aldeko apustua egiteko prest egongo direnak (bat edo beste ezagutzen dut gainera, azken hilabeteetan aipatu didalako bide hori egiteko moduen bila dabilela). Nigatik, aurrera egiteko balio badu, dena da ongietorria!

BurujabetzaK eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea
!burujabetzak

    #BurujabetzaK garatzeko hauei buruzko informazioa zabaltzea beharrezkoa da, praktikak ezagutu, kezkak elkarbanatu eta proiektuak eraldatzaileak indartzeko.

    Bosgarren Olatuan gertatzen ari den euskal mugimendu kooperatiboaren eraldaketa prozesuari eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako iritzi eta berriak ere zabalduko ditugu bertan.

    Interkooperazioa eta Mutualismoa! #Koop #ESE 🌊

    • 0 users online
    • 2 users / day
    • 2 users / week
    • 1 user / month
    • 2 users / 6 months
    • 4 subscribers
    • 1 Post
    • 1 Comment
    • Modlog