BurujabetzaK eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea
!burujabetzak
help-circle
rss

Hezkuntzan Librezale: prentsa-oharra
Hezkuntza Sailak hezkuntza lege berrirako akordioa urratu du Googlerekin sinatutako hitzarmenaren bitartez

Pirinioan ekosistema kooperatibo eraldatzaileak sustatzen
Olatukoopek, Gu Pirinioa eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Pirinioan ekosistema kooperatibo eraldatzaileak sortzeko lanketa egiten ari da. Formazioa eta proiektuen bidelaguntza ardatzekin, lurraldetutako erreferentziazko ekosistemak sortzeko lehen pausoak eman dituzte. Subjektu eraldatzailea artikulatu, lurralde beharrak identifikatu, eta burujabetza materialak autoeraketaren bidez lantzeko asmoarekin, lehen bost proiektuen bidelaguntzak abian dira. 2022an bidea egiten jarraituko dute, #LurraldeBurujabeak helburu.

Euskal Herriko kooperatibismo olatu berriaren inguruko informazio emateko Telegram kanal hau sortu nuen, gaian interesa baduzu, harpidetu! #BosgarrenOlatua #ESE #Koop
4

Lurraldeak eta kooperatibak: Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak izeneko jardunaldian antolatuko dugu. Otsailaren 18an Arantzazun bilduko gara, Euskal Herrian eta Katalunian kooperatiben eta lurraldeen artean sortzen ari diren elkarrekintzetan arakatzeko. Elkarrekintza horiek, herri zein gizarte gisa aurrean ditugun erronkei erantzuteko funtsezkoak direla uste baitugu. Besteak beste, Kataluniako Generalitateak mugimendu kooperatiboarekin elkarlanean abian jarritako politika publiko berritzaileak eta horien lurreratze zehatza ezagutzeko aukera izango dugu. Generalitateko Ekonomia Sozialeko Zuzendari Orokorra den Josep Vidalen eta Ateneu Cooperatiu ezberdinetako ordezkarien eskutik. Katalunian azken urteetan martxan jarritako politika publiko berritzaileak ezagutuko ditugu, horien atzean dauden logikak geureganatu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioez hausnartzeko tartea hartuko dugu. Jardunaldian zehar, Euskal Herrian autoeraketaren lanketan erreferentzialak diren pertsonek eta egunerokoan proiektu kooperatibo berritzaileak sortzen dabiltzanek ere parte hartuko dute. Jardunaldietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da KoopFabrikaren webgunean: [https://koopfabrika.eus/ekitaldia/jardunaldia-lurraldeak-eta-kooperatibak-katalunia-eta-euskal-herriko-esperientziak/]()

BIZITZA MODU KOOPERATIBOAN ANTOLATUZ Bazenekien modu kooperatiboan lan egiteaz gain, eredu kooperatiboak jarraituz jan, bizi eta zaindu zaitezkeela besteak beste? Eguneroko bizimoduan autogestioa sustatzen duten kooperatibismo-erakundeak ezagutuko ditugu. Herri-ekimenak eta autoenplegu-proiektuak izango ditugu eredu berri hauen erronkei, zailtasunei eta ahalmenei heltzeko: - ERROTIK Kooperatiba Feminista - AMETXE erabilera-lagapen erregimeneko kooperatiba- Cohousing - AIARALDEA Ekintzen Faktoria.

EuskalHerriaDigitala.eus jardunaldietako bideoen zerrenda ta bai... youtuben...

Euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz idatzi dut ARGIA aldizkarian, UEUren #UI49 Udako Ikastaroetan Kontseilua, GEZKI eta Olatukoopekin landutako ildoaren baitan. Zer eta nola inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da: «Datozen garai nahasi eta apokaliptikoetan, garrantzitsua izango da euskalgintzak egiten duen hautua: homologazioa ala eraldaketa; sumisioa ala burujabetza» https://www.argia.eus/argia-astekaria/2740/euskalgintzaren-olatu-kooperatiboarekin-jarraitu #ESE #Koop #BosgarrenOlatua #HirugarrenOlatua #kooperatibismoa #Euskara #Euskalgintza **Zein iritzi duzue euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz? Euskalgintza ekonomia sozial eraldatzailearen baitan garatu daiteke?**
4

BurujabetzaK eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea
!burujabetzak

    #BurujabetzaK garatzeko hauei buruzko informazioa zabaltzea beharrezkoa da, praktikak ezagutu, kezkak elkarbanatu eta proiektuak eraldatzaileak indartzeko.

    Bosgarren Olatuan gertatzen ari den euskal mugimendu kooperatiboaren eraldaketa prozesuari eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako iritzi eta berriak ere zabalduko ditugu bertan.

    Interkooperazioa eta Mutualismoa! #Koop #ESE 🌊

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 1 user / 6 months
    • 10 subscribers
    • 8 Posts
    • 3 Comments
    • Modlog