Garai batean oso outdoor txortazalea izan nintzen: gogoan ditut bikote ezberdinekin basoan, zelai batean, ermita baten atarian, supermerkatu handi bateko komunetan, kostaldeko haitzetan egindako larrualdi mundialak. Gero haurrak izan nituen, eta 15 urte handi igaro dira aire librean jotzeko aukera eta gogoa berriz etorri direnerako.

Oraindik hiru bat aldiz baino ez dira izan, baina alde deigarria igarri dut: lehen satiro hutsa nintzen eta orain berriz, mendian izandako sexu harremanak sarketarik gabekoak izan dira. Hau da: hiru aldietan ondo pasatu dugu, ahoz eta eskuz plazerra emanez baina aluan sartu nahi izan dugunean, ziunnnn! zakila barraskiloa bere oskolean bezala ezkutatu zaigu. Hori, ahoz eta eskuz plazer-jostaketan polito gogortu eta gero, ez pentsa.

Arrazoietako bat ohean jotzera egin naizelako izan daiteke. Lehen, egia da, ez genuen izaten hainbeste aukera, eta beraz edonon eta edonoiz aprobetxatu behar hori, beroaldien mesedetan izango zela uste dut. Beste arrazoietako bat urteak izango dira, seguru: 35tik 50era ez naiz alferrik pasatu! Izan ere, oheko jardunean ere aldea igarri dut: lehen hemen ere satiro xamarra, orduak pasa nitzakeen zakil tentearekin, motibo on bat izan ezkero. Orain, berriz, tentealdiak badira, baina mugatuagoak; jolaserako denbora 10-15 minututakoa izaten da, eta gero hankarteko laguna “greban” sartzen da, eta hurrengo ordu erdi inguruan ez du gogortzeari buruz ezer jakin nahi. Paradoxikoki, tentealdien etekina lehen baino askoz ere hobea da: satiro gazteak, behin sartuz gero, lanak zituen 5 minutu korritu gabe irauteko; oraingo aker zaharra, berriz, zakil-babaren sentsibilitatearen sekretuak deskubrituz, norbere plazerra eta bikotearena biderkatzen ikasten ari da. Hori sarketa puruari dagokionez, noski -zeren eta, sexua ez baita sarketa bakarrik-.

Bizitzako udazkenaren sexu molde berriak ikasteko gogoz!

@Unx
mod
creator
link
fedilink
2hilabete bat

Hau, atzoko mendi ibilbide erotikoaren ostean idatzitako erreflexioa (senderisten ibilbidetik pixka bat aldenduta, cunnilingus eta guzti). Pentsatzen hasita, beste faktore bat ahalmen fisikoa izan daiteke: gazteak, kirola eta sexua, biak batera egiteko adinako indarra du; zahartu ahala, bietako bat aukeratu behar!

@mikelgs
cake
admin
link
fedilink
1hilabete bat

Zerbait esatera nindoan eta satiro idazten hasita zuzentzaile(!) automatikoak(!) “astiro” jarri dit. Blokeatuta geratu naiz, hara! 😂

@Unx
mod
creator
link
fedilink
1hilabete bat

Kar kar kar! Zuzentzaile puzker-moztaile!

maitatzeko territorio librea
!zirri

    Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…

    “Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 2 users / 6 months
    • 10 subscribers
    • 21 Posts
    • 53 Comments
    • Modlog