ALEA aldizkarian irakurri dut erreportaia aste honetan.
Norbait pikutara bidaltzen dugunean esamoldeak ez dauka zer ikusirik Ficus generoko zuhaitzekin, beraz!
Antzekoak dira (ez hain krudelak…) gaztelaniazko mandar al carajo eta mandar a la porra ere 😄
Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.
Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.
Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.
Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!
PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.