4

Aurten tokatu zaidan eskolan berriz Selfie galdetegia betetzeko lana jarri digute. Azken atalean hau jarri dut:

Ez duzue software librea esplizituki aipatzen. Horrela nola erantzungo du jendeak horren alde dagoen edo ez?

Bestalde, galdera honetan: " Gure ikastetxean, datuak babesteko sistemak daude Eman 5 puntuazioa soilik uste baduzu segurtasun-sistema irmoak daudela langileen eta ikasleen datuen segurtasuna bermatzeko (adibidez, posta elektronikoen eskaneaketa eta iragazketa, zahurgarritasunak aldian behin ebaluatzea eta enkriptatutako autentifikatzea)."

Eman dudan botoa 1 da, izan ere ez zait logikoa iruditzen eskola publikoak enpresa pribatuen zerbitzariak kontratatzea. Google edo Microsoft modukoen zerbitzuak erabiltzea pribatizazio eskandalagarria da. Hori administrazioaren partez arduren utzikeria da. Fundamentu pixka bat, mesedez, bada garaia.

  • Datorren urtean berriro beteko dut akaso, aldaketarik sumatu badut hemen aipatuko dut, pozik… ea hala den!

Zerbait kontatu nahi duzu baina ez dakizu zein komunitateetan sartu dezakezun ez daukalako lotura zuzenik beste horien gai nagusiekin? Bada, hauxe da zure lekua edozer gauza kontatu nahi duen edozeinentzako plaza irekia, zabala, librea…

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 1 user / 6 months
  • 15 subscribers
  • 15 Posts
  • 19 Comments
  • Modlog