Gauza arraro bat gertatu zait eta uste dut aurretik behin gertatu zitzaidala: mugikorrean neuzkan lasterbide guztiak gris jarri zaizkit eta ez dabiltza. Berriak sortu behar izan ditut. Ez zen aplikazio baten arazoa, denetarik zegoen: Firefox nabigatzailearekin sortutako web orri lasterbideak, DuckDuckGo nabigatzailearekin jarritakoak, Shazam aplikazioaren “entzun eta identifikatu” lasterbidea… Norbaitek badaki zergatik izan daitekeen?