Orain dela egun batzuk aurkitu nuen halabeharrez herrialde baterako eSIM zerbitzu baten bila. 9$ ordaindu Bitcoin (edo bestelakoen) bidez eta eSIM bat emango dizute:

  • Iraungiezina. Bai eSIMa, bai saldoa.
  • Bitcoin (edo bestelakoen) bidezko kargatzea.
  • 160+ herrialdetan funtzionamenduan.
  • Herrialde bakoitzean hainbat hornitzailerekin bateragarria (zuk aukera dezakezu).
  • Kontsumoaren araberako ordainketa (espainian $1.18/GB, Telefonica bidez; frantzian $1.15/GB)
  • Herrialde batetik bestera mugitzean, ez dago eSIMa birkonfiguratu beharrik. Gehienez, ezarpenetan, hornitzailea aldatu, automatikoki egiten ez badu.
  • Pribatutasuna lehentasun: ez izenik, ez erregistrorik ez. Ordainketa egin eta gorde ondo ematen dizuten esteka!!

Alde txar bakarra, ez duela mugikor zenbakirik eskaintzen, estatu batuetan izan ezik.

Nik “babes-hornitzaile” bezala (ulertzen det mendian eta espainia barnealdean erabilgarria izan litekeela) eta noizbaiten europakoa ez den herrialde batera eta (bidaia berean) zenbaitetara joaten naizen aldirako erosi det. 9$ dira azkenean, betirako (horietatik 5$ saldo bezala geldituko zaizkizu gainera).

Mugikorra aldatu behar baduzue, aurreko mugikorrean desgaitu egin behar da eta mugikor berrian berriro gaitu. Ez det mugikorra eskuraezina duzunean egin beharreko prozedura ezagutzen. Seguruenik eSIMa galduta.