Kontu bat baino gehiago erabiltzen baduzu Identity Chooser gehigarria interesgarria da, laguntzen du jabetzen zein kontutik bidaliko dugun koloreen bidez. TbSync gehigarriaren bidez kontaktuak eta egutegietako gertakariak sinkroniza daitezke.

Linux Mint 20.0tik 20.1era pasatzeko erraza da. Hemen jarraibideak: https://blog.linuxmint.com/?p=4020 Berritasun handienak: soinu eta bideoa atalean Hypnotix, mundu osoko 2934 telebista kanal ikusteko aukera ematen duena eta Internet atalean Webapp-manager online aplikazioak offline moduan kudeatzeko.
@aldatsak dioen bezala Luberri 18.04 Gnome Flashback-en gainean eraikita dago eta 20.04 Linux Minten gainean. Hori dela eta nire gomendioa da 20.04 instalatzea 18.04ren gainean. /home aparteko partizio batean edukita instalazioa egitean, partizioen esleipena egiten den unean /home duzun partizioa /homeri esleitu baina formateatu gabe. Dena den komeniko zen aurretik dokumentuen kopia bat egitea ordenagailutik kanpo.
Dokumentuez gain ezarpenak mantentzen direnez itxura Linux Mint izango da eta ez Luberrirena. Luberri moduan tuneatu nahi baduzu hemen azaltzen da nola. Bestela zure gustura jarri paneal eta appletak, Luberriren aplikazioak mantenduko dira.