Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.

Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.

/home karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!

  • Alexgabi
    link
    fedilink
    arrow-up
    4
    ·
    4 years ago

    @aldatsak dioen bezala Luberri 18.04 Gnome Flashback-en gainean eraikita dago eta 20.04 Linux Minten gainean. Hori dela eta nire gomendioa da 20.04 instalatzea 18.04ren gainean. /home aparteko partizio batean edukita instalazioa egitean, partizioen esleipena egiten den unean /home duzun partizioa /homeri esleitu baina formateatu gabe. Dena den komeniko zen aurretik dokumentuen kopia bat egitea ordenagailutik kanpo.

    Dokumentuez gain ezarpenak mantentzen direnez itxura Linux Mint izango da eta ez Luberrirena. Luberri moduan tuneatu nahi baduzu hemen azaltzen da nola. Bestela zure gustura jarri paneal eta appletak, Luberriren aplikazioak mantenduko dira.