• 0 Posts
  • 2 Comments
Joined 4 months ago
cake
Cake day: August 8th, 2024

help-circle
  • Salda_DagobahtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    3 months ago
    Karl Otto Eberhardtek Camille Flammarioni idatzia, 1920ko Otsailak 29

    Viena, Lehen Austriar Errepublika, 1920ko Otsailak 29an

    Camille adiskide maitea,

    Zeinen pozgarria den urte hauen ondoren zure berri izatea. Aspaldian ez genuen elkar idatzi eta benetan espero dut bizitza ondo doakizula.

    Aldizkarietako argitalpenetatik ikasi izan dut zure ikerketen arrakastaz. Zoritxarrez, apenas ezagutzen dut Parapsikologia arloa eta zure azken aldiko lana nahiko ezezaguna egiten zait. Hala eta guztiz ere, eskertzen dizut zuretzat hain erabakigarria den une honetan nire iritzia eta laguntza eskatzea.

    Dakizunez, ni neu beti saiatu izan naiz erabakiak buru hotzez hartzen eta normalean nire erreserbak izango nituzke horrelako auzietan, batez ere aurkikuntza hauek komunitate zientifikoak oraindik onartu ez baditu. Badira hala ere azken aldian azaldu ezin ditudan gertakariak eta nire usteak zalantzan jartzen hasia naiz.

    Finantziazioa eskatu didazu, zure ikerketak aurrera eramateko. Zure grina zalantzan jartzen ez ditudan arren, ezin dizut une honetan laguntza ekonomikorik eskaini. Badakit hori ez dela erantzun espero zenuena, situazioa hobe ulertu beharra daukat aurrena.

    Gure lagun Gustave Dauphinen berri jaso dut gaur Tuvalu uharteetatik, alarma moduko batekin. Bertako biztanleek etxeetan irudi hau marrazten omen dute eta Sortaldeko Espresoaren lanetan maiz ikusi ditugun marken antzekoegia egiten zait. Gainera, badirudi zuk bidalitako seiluak irudi berdina duela! Ez dakit honi buruz zer pentsatu eta jakingo al zenuke zuk zerbait?

    Zure betirako laguna,

    Karl Otto Eberhardt


  • Salda_DagobahtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    3 months ago
    Karl Otto Eberhardtek Gustave Dauphini idatzia, 1920ko Otsailak 29

    Viena, Lehen Austriar Errepublika, 1920ko Otsailak 29an

    Gustave adiskide maitea,

    Nolabaiteko nostalgiak hartuta jaso dut zure gutuna. Milaka kilometrotara bada ere, benetan pozgarria da jakitea eguzki izpien beste aldean gure laguntasun zaharrak bizirik jarraitzen duela ikusteak.

    Oraindik liluratuta naukazu Pariseko erosotasunak atzean utzi eta Tuvalura joateko hartutako erabakiaz. Ez nuen zure berririk orren goiz espero, baina kasualidadea edo, zure gutuna garai bitxian iritsi zait. Ni ere gauero errepikatzen den amesgaizto batek atsekabetzen nau, aspaldian lurperatuta utzi genituen oroitzapenak errotik ateraz.

    Haurtzaroko irudimenak zirena, larritasun estua hartzen ari dira azkenaldian. Zer gogoratzen duzu zuk jolasean ari ginela aitak zuzentzen zituen tren-tuneleko obretan sartu ginenean? Beti nahi izan dut oroitzapena ezabatu, baina haragi ustelaren kiratsa gogoratzeak ikara ematen dit oraindik.

    Izan ere, aipatzen duzun ikurra bada trenbide lanetan ikusi genuen zerbait. Inoiz ez diot garrantzirik eman, harginen markak zirela pentsatu izan dut beti. Baino nola da posible Tuvalun ere aurkitzea? Hau gutxi balitz, joan den astean gure lagun Camillen gutun bat jaso nuen eta begira zein seilu bitxia. Zuk ere antzematen al duzu marka edo nere irudipena da?

    Ondo dakizu sineskeriak errazki onartzen ez dituen gizona naizela, baina azkenaldiko gertaerek kolokan jarri naute. Adi egon gaitezen, lagun. Badut susmoa hurrengo egunek luzaroan saihestu ditugun pasarte horietara hurbilduko gaituztela.

    Besarkada estu bat,

    Karl Otto Eberhardt