Saltokietako kamiseta gehienek erdarazko leloak dakartzate eta ni euskarazkoekin gusturago nabil. Bide batez, paisaia linguistikoa euskalduntzen laguntzen dudala pentsatzea ere gogoko dut. Jardunaldi bat dela, elkarte bat dela… maiz ditugu euskarazko kamisetak eta poltsak erosteko aukerak eta proposamenak, baina hortik kanpora zer?
Interneten bilaketa batzuk egin ditut eta aurkitu ditudan denda batzuk hemen zerrendatuko ditut. Ziur askoz gehiago daudela, beraz gehitu gehiago iruzkinetan mesedez :smiling face with halo:
Hauen diseinuak niri pertsonalki nahiko gustatzen zaizkit:
Beste hauek berriz tematikoak bezala taldekatu ditut:
- Atopia RPG
- MR. EUSKALDUN
- GabRek, Bermeo
- Argia
- Izarkom
- Goiener
- Gure Esku
- Etxera Trail
- TransEuskalHerria
Azken hauek berriz profesionalagoak dirudite (testu gutxi baina aukera asko, maiz saltoki fisiko eta guzti):
Oharra: irudian agertzen den kamiseta Sasiburu euskara elkartearen dendakoa da.
Eskerrik asko! Ikertuko dut hor barrena!
Nik Gasteizeko denda bat gehitzen dut, arropan serigrafia egiten duena (enkarguz ere bai, zuk nahi duzuna). Gasteizko elkarte eta eragileek bertan egiten dituzte enkarguak sarritan.
OHARRA: esteka beraien Facebook-arena jarri dut, ez baitut webgunerik aurkitu. Angulema kalean dago eta ikusi dudanez hau da telefonoa: 945122964