Txikitan Age of Empires bideojolasean aitzen nintzan jolasten ne lehengusuakin familia bazkarien ostean.
0 A.D. existitzen zala jakin nunian poz haundia eman zian, erabiltzen nun sistema eragilean libreki tankerako jolas batera jolasteko aukera emate zialako!
Ordea, jolasten hasi ta kontuatu nintzan 0 A.D. AoE baño askoz’e zailagoa dala!
Programako inteligentzia artifiziala, Petra, AoE-ekoa baño azkarragoa da ta honek frustrazio gabe jolastea ekidite dit.
Beraz, froga
moduan jarri nun Petraren maila, baño hola errexegia da.
Aldiz, oso erraza
moduan… ez da hain errexa!!
Beraz, badakazute taktikarik jolas hontan Petrari aurre hartzeko?
Ni kontuatu naiz harresiak hasieratik eraikitzea hasbide aproposa dala, ta seitun militarrak sortzen hasi behar dala Petraren erasoei aurre iteko
Bueno, ba aurkitu det estrategia bat ta hiru partidatik hiru irabazi dizkiot Petrari oso erraza moduan.
Aroen arabera jokatu
Jolas hontan inperioek aroak dituzte ta aro bakoitzak bere ezaugarriak, beraz:
Espazioa okupatu
Ahal bezain laister, eraiki zentro zibil berriak mapan zehar, lehengaietatik gertu ahal izanez gero. Honek beste herrixka bat garatzeko aukera emango dizu eta ondorioz, unitate gehio erreklutatzekoa. Gotorlekuak eraikitzea ere aukera aproposa da, bertan setio unitateak erreklutatu daitezkelako. Gainera, defentsa-eraikin oso eraginkorrak dia.
Bete eraikinak jendez
Ez bazekizun, eraikinak jendez bete daitezke, eraikin hoi hartua izatea eragotzi ta eraikinan inguruak babesteko. Beraz, saiatu eraikinak betetzen, batez ere:
Kudeatu lehengai ta langileak
Kudeatu biltegiak
Ezagutu biltegi bakoitzaren erabilgarritasuna:
Hobekuntzak
Baliatu eraikin bakoitzak eskeintzen dituen hobekuntzak, hasieran lehengaien bilketarako hobekuntzak eta gero armadarakoak. Hobetu badezakezu, hobetu.
Unitateak
Etsaiengandik erabat babesean egon ez arte, erreklutatu armadun langileak herritar soilak baño. Armadun hauek erasoei aurre egin diezaiekete.
Behin erasoengandik babesean egonda, sortu herritar soilak, merkeagoak baitira (jana besterik ez dute behar)
JOKOZ KANPOKOAK
Ezagutu laster-teklak
Jolastu bitartean, tekla batzuk zanpatuta mantendu bitartean ekintzak egitean, erabilgarritasun berriak sortzen dia:
Jokatu tutoriala