Txikitan Age of Empires bideojolasean aitzen nintzan jolasten ne lehengusuakin familia bazkarien ostean.

0 A.D. existitzen zala jakin nunian poz haundia eman zian, erabiltzen nun sistema eragilean libreki tankerako jolas batera jolasteko aukera emate zialako!


Ordea, jolasten hasi ta kontuatu nintzan 0 A.D. AoE baño askoz’e zailagoa dala!
Programako inteligentzia artifiziala, Petra, AoE-ekoa baño azkarragoa da ta honek frustrazio gabe jolastea ekidite dit.

Beraz, froga moduan jarri nun Petraren maila, baño hola errexegia da.
Aldiz, oso erraza moduan… ez da hain errexa!!

Beraz, badakazute taktikarik jolas hontan Petrari aurre hartzeko?

Ni kontuatu naiz harresiak hasieratik eraikitzea hasbide aproposa dala, ta seitun militarrak sortzen hasi behar dala Petraren erasoei aurre iteko

  • PorruOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Bueno, ba aurkitu det estrategia bat ta hiru partidatik hiru irabazi dizkiot Petrari oso erraza moduan.

    Aroen arabera jokatu

    Jolas hontan inperioek aroak dituzte ta aro bakoitzak bere ezaugarriak, beraz:

    1. Hasierako aroan, jaso jana eta egurra. Eraiki barrakoiak, etxeak, biltegi/baserriak ta zaintze-torreak. Ahal dezunian, pasa hurrengo arora.
    2. Harri aroan, behin pasata, eman garrantzi haundigoa harri ta metalai. Jarraitu eraikin ezberdiñak eraikitzen, hurrengo arora pasatzeko.
    3. Azken aroan ezin dezu beste arotara pasa, baño garrantzitsuak izango dezu metala; ez ahaztu besteak.

    Espazioa okupatu

    Ahal bezain laister, eraiki zentro zibil berriak mapan zehar, lehengaietatik gertu ahal izanez gero. Honek beste herrixka bat garatzeko aukera emango dizu eta ondorioz, unitate gehio erreklutatzekoa. Gotorlekuak eraikitzea ere aukera aproposa da, bertan setio unitateak erreklutatu daitezkelako. Gainera, defentsa-eraikin oso eraginkorrak dia.

    Bete eraikinak jendez

    Ez bazekizun, eraikinak jendez bete daitezke, eraikin hoi hartua izatea eragotzi ta eraikinan inguruak babesteko. Beraz, saiatu eraikinak betetzen, batez ere:

    • Zentro zibilak, etsaiak gertu badituzu. Ahal badezu, bete guztiak
    • Gotorlekuak, zaintze-torreak ta harresiak
    • Barrakoiak ta beste erreklutatze-eraikinak

    Kudeatu lehengai ta langileak

    • Fruituen bilketa soroena baño azkarragoa da, beraz, hasieran, lortu jana bertatik. Behin agortzen hasiak diala, eraiki soroak.
    • Armadun langileek egurra, harria eta metala azkarrago jasotzen dute. Bideratu langile hoiek lehengai hoietara ta herritar soilak janera.
    • Zaldunak animaliak ehizatu ditzazkete, baño beste lehengairik ezin dute jaso. Beraz, ahal dan bitartian, ehizatu dezatela.

    Kudeatu biltegiak

    • Lehengaiak ez daude erabilgarri biltegi batera iritxi arte, beraz eraginkorrena biltegiak lehengaietatik gertuen egotea da. Eraiki biltegi, baserri edota zentro zibilak lehengaietatik gertu. Eraginkorragoa da eraikin hoietan gastatzea, lehenago lortuko dituzulako lehengaiak langileek urruti jun behar dutenian baño.
    • Eraiki soroak zentro sozial edo baserrien inguruan

    Ezagutu biltegi bakoitzaren erabilgarritasuna:

    Biltegiak Baserriak Zentro zibilak
    Harria X X
    Metala X X
    Egurra X X
    Jana X X

    Hobekuntzak

    Baliatu eraikin bakoitzak eskeintzen dituen hobekuntzak, hasieran lehengaien bilketarako hobekuntzak eta gero armadarakoak. Hobetu badezakezu, hobetu.

    Unitateak

    Etsaiengandik erabat babesean egon ez arte, erreklutatu armadun langileak herritar soilak baño. Armadun hauek erasoei aurre egin diezaiekete.
    Behin erasoengandik babesean egonda, sortu herritar soilak, merkeagoak baitira (jana besterik ez dute behar)


    JOKOZ KANPOKOAK

    Ezagutu laster-teklak

    Jolastu bitartean, tekla batzuk zanpatuta mantendu bitartean ekintzak egitean, erabilgarritasun berriak sortzen dia:

    Maius (Shift) “i” tekla
    Eraikitzea Jarraian beste bat eraiki
    Unitateak sortzea Bosnaka erreklutatu (azkarragoa proportzionalki)
    Hautaketa Unekoari gehitu Inaktiboak soilik hautatu
    Aginduak (eskuin-klika) Kateatu

    Jokatu tutoriala