Azken hilabeteetan, irabazi asmorik gabeko Framasoft elkarteak PeerTube hobetzeko dohaintza kanpaina bat jarri du habian eta oso arrakastatsua izan da. Oraindik garaiz zaude zuk ere ekimen interesgarri hau diruz laguntzeko!

Lehen 10 mila euroekin, PeerTube instantzia guztietan batera bilaketak egitea ahalbidetzen duen bilatzaile orokor bat garatu dute, Sepia Search. Aurreko batean Lemmy.eus-en aipatu genuen bezala, dagoeneko martxan eta erabilgarri dago.

Ondoren, beste 20 mila euro bilduz gero, PeerTube instantzien moderazio gaitasuna eta erraztasuna handitzea zen helburua, zerrenda beltzak instantzien artean partekatzeko aukera emanez eta abar. Beste 20 mila euro gehiago bilduz gero, Peertubek pluginak onartzeko sistema garatzea eta playlist delakoak partekatzeko aukera ematea. Azkenik, beste 20 mila euro gehiago ere lortuz gero, PeerTube v3 garatzea da helburua, zuzeneko audio eta bideo emisioak egitea ahalbidetuz, P2P teknologia erabiliz.

Gauza guzti horiek garatzeko, Framasoft-ek 60 mila euro batu nahi zituen eta helburu hori bete da. Oraintxe bertan helburuaren % 114a lortu dute/dugu. Beraz, datozen hilabeteetan albiste onak bata bestearen atzetik etortzea espero dezakegu. Zorionak diruz lagundu duzuen guztioi eta software eder hau erabiltzen duzuen guztioi. Norbaitek bere ekarpentxoa egin nahi izanez gero, oraindik garaiz dago! :winking face:

  • @TxopiOPMA
    link
    23 years ago

    Gehiago atzeratuko zelakoan nengoen, baina ez, streaming emisioak egitea ahalbidetuko duen PeerTube v3 ateratzear dago. Probak egiteko Release Candidate bertsioa kaleratu dute eta urtarrilean denon eskura jarriko dute.

    Informazio gehiago hemen: https://joinpeertube.org/news#release-3.0rc