Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:

  • gailuko *.mp3 fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake)
  • erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)

Nire buruan *.mp3 fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u fitxategiak… baina ez da hala.

Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?

  • MirenOP
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    Eskerrik asko erantzunengatik! Bilatzen nuenari gehien gerturatzen zaiona Vanilla Music da (euskarara erabat itzuli gabe: gehituta nire egitekoen zerrendara). Ez dut lortu erreprodukzio zerrendak *.m3u formatuan eta gordetzeko moduan sortu edo aldatzea (nahiz eta badirudien egin dezakeela), baina bai nik emandako *.m3u fitxategiak erabiltzea.

    Bestela, itxura txukuna du eta ezarpenen bitartez gauzak nire gustora-edo jartzea lortu dut.

    Beraz, ez da perfektua, baina gerturatzen zaio. Behintzat Spotordainpeko streaming zerbitzu bat uzteko bidea emango dit, oraingoan bai ✌🏼