Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:
- gailuko
*.mp3
fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake) - erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)
Nire buruan *.mp3
fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u
fitxategiak… baina ez da hala.
Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?
Eskerrik asko erantzunengatik! Bilatzen nuenari gehien gerturatzen zaiona Vanilla Music da (euskarara erabat itzuli gabe: gehituta nire egitekoen zerrendara). Ez dut lortu erreprodukzio zerrendak
*.m3u
formatuan eta gordetzeko moduan sortu edo aldatzea (nahiz eta badirudien egin dezakeela), baina bai nik emandako*.m3u
fitxategiak erabiltzea.Bestela, itxura txukuna du eta ezarpenen bitartez gauzak nire gustora-edo jartzea lortu dut.
Beraz, ez da perfektua, baina gerturatzen zaio. Behintzat
Spotordainpeko streaming zerbitzu bat uzteko bidea emango dit, oraingoan bai ✌🏼