Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:

  • gailuko *.mp3 fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake)
  • erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)

Nire buruan *.mp3 fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u fitxategiak… baina ez da hala.

Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Ni ere ez nago erabat gustura VLC-rekin, beraz Vanilla Music probatuko dut, itxura ona du. Ze pozgarria software librean aukera ederrak konparatuz ibili ahal izatea!