Poco Phone bat daukat (Xiaomi), eta aste honetan konturatu naiz baduela aplikazioa bat (aplikazio ganga deitua), eta bertan pausuak kontatzen dituela. Gauza da lokalizazioa, adibidez, beti daukadala kenduta, eta ez dudala smartwatch edo antzekorik erabiltzen. Badakizu zelan desaktibatu dezaket aukera hori? eta, nondik lortzen du sarbidea informazio horretara?

  • Joseba
    cake
    OP
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago

    Eskerrik asko erantzunagatik Txopi. Ba Xiaomiren app hori desinstanlatzeko biderik ez dot aurkitzen. Gainera, aplikaziora lehen aldiz sartu nintzenetik orain notifikazioak agertzen zaizkit, batez ere eguraldia eta garbiketarekin lotutakoak. Eta ez naiz ausartzen telefonoari beste sistema eragile bat instalatzen, ez bainaiz gai horietan trebea.

      • TxopiA
        link
        fedilink
        arrow-up
        1
        ·
        2 years ago

        Beste aukera bat Android mailan aplikazio horri jakinarazpenak bidaltzeko baimena kentzea izan daiteke. Horretarako, adibidez, jakinarazpen horietako bat pixka bat eskuinera mugitu dezakezu eta mota hori konfiguratzeko aukera duzula ikusiko duzu:

        Beste modu bat, horrelako jakinarazpen bati itxaron gabe egitea da. Jakinarazpenen zerrendan, amaiera-amaieran “Kudeatu” izeneko aukera bat dagoela ikusiko duzu. Bertan sartu eta ditxosozko aplikazio hori desgaitu. Horrela, bidaltzen dituen jakinarazpenik ez duzu ikusiko.