Poco Phone bat daukat (Xiaomi), eta aste honetan konturatu naiz baduela aplikazioa bat (aplikazio ganga deitua), eta bertan pausuak kontatzen dituela. Gauza da lokalizazioa, adibidez, beti daukadala kenduta, eta ez dudala smartwatch edo antzekorik erabiltzen. Badakizu zelan desaktibatu dezaket aukera hori? eta, nondik lortzen du sarbidea informazio horretara?

  • TxopiA
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    2 years ago

    Aplikazioek urratsak zenbatzeko gailuaren azelerometroa eta giroskopioa erabiltzen omen dute. Hauek kokapenik eta bestelako datu problematikorik ematen ez omen dutenez, uste dut baimen berezirik eskatu gabe lor ditzaketela. Beraz, app horrek, ez du ikusi edo ezeztatu dezakezun baimen bat behar egiten duena egiteko.

    Nire gomendioak:

    • App horren ezarpenetan mugimenduarekin zerikusia izan dezaketen aukerak desgaitu (dagoeneko egingo zenuen baina tira).
    • App hori desinstalatu. Xiaomik usten ez badizu egoera bitxian zeundeke, salagarria esan nahi dut.
    • Ezin badituzu goikoak egin, telefonoari beste sistema eragile bat instalatu beharko diozu, Xiaomiren kaka guzti hauek izango ez dituen libre bat adibidez.
    • JosebaOP
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      1
      ·
      2 years ago

      Eskerrik asko erantzunagatik Txopi. Ba Xiaomiren app hori desinstanlatzeko biderik ez dot aurkitzen. Gainera, aplikaziora lehen aldiz sartu nintzenetik orain notifikazioak agertzen zaizkit, batez ere eguraldia eta garbiketarekin lotutakoak. Eta ez naiz ausartzen telefonoari beste sistema eragile bat instalatzen, ez bainaiz gai horietan trebea.

        • TxopiA
          link
          fedilink
          arrow-up
          1
          ·
          2 years ago

          Beste aukera bat Android mailan aplikazio horri jakinarazpenak bidaltzeko baimena kentzea izan daiteke. Horretarako, adibidez, jakinarazpen horietako bat pixka bat eskuinera mugitu dezakezu eta mota hori konfiguratzeko aukera duzula ikusiko duzu:

          Beste modu bat, horrelako jakinarazpen bati itxaron gabe egitea da. Jakinarazpenen zerrendan, amaiera-amaieran “Kudeatu” izeneko aukera bat dagoela ikusiko duzu. Bertan sartu eta ditxosozko aplikazio hori desgaitu. Horrela, bidaltzen dituen jakinarazpenik ez duzu ikusiko.