Azken urteetan pertsona hauek hobeto ulertzen nabil. Lehen uste nuen denok (gizonok, behinipein) estandar xamarrak ginela sexu grinari dagokionez. Sota, zaldia, erregea. Pornoan bezala, alegia. Azken urteetako esperientziak erakutsi dit, ordea, desioak alde handia izaten duela pertsonen artean (edo pertsona bakarrean, bere bizitzako etapa desberdinetan). Sorpresarik handiena, desio gutxi duten gizonak, eta desio handia duten emakumeak aurkitzea izan da. Bistan denez, bikote batean gertatzen denean, zerbait egin behar da egoera hori eguneroko bizimoduaren kaltegarri izan dadin (maitaniztasuna aukera ona delarik).

Era berean, azken urteetako esperientziak bizitzan zehar ezagutu ditudan zenbait pertsona hobeto ulertzeko balio izan dit. Desio handia, eta hura asetzeko premia errespetagarria den bezala, kontrako kasua -dena delako arrazoia dela ere- hori bezain errespetagarria da. Pertsona asexualek, askotan, irainak edo burlak jasan behar izaten baitituzte, bere bizitza bakarti edo bikote ezaren kontura. Estandarra haustearengaitik, azken finean.

Askotan gogoratzen dut neure koadrilako lagun bat; zentzu horretan, uste dut ez naizela lagun ona izan, eta damu naiz. Inoren bizitzan sartzeko zaletasun handiegia dugu. Eta jendea bakean uztea ere gauza ederra da…

  • UnxOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Ea ulertzen dudan. Ez zenuela erakarpen sexuala sentitzen, zure lehenengo kide afektibosexualarekiko? Baina bai ordea, harekin sexu harremanetarako gogoa?

    • PorruA
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      4 years ago

      Ez harekiko bakarrik, baizik ta orokorrian: erakarpen sexuala (zerbaitek sexugogo fisiologikoa piztea) eztet ia inoiz sentitzen, baño gogua bai

      • UnxOPM
        link
        fedilink
        arrow-up
        2
        ·
        4 years ago

        Ados, uste dut ulertzen zaitudala. Ez naiz sekula horretan pentsatzera jarri egia esan, baina bai: gauza bereiziak dirudite. Niri gertatu izan zait inoiz, esate baterako, itxura batere erakargarria ez duen pertsonaren batekiko erakarpen brutala igartzea; eta, aldiz, nire “edertasun kanonarekin” bat egiten duen beste batekiko, ez hainbeste. Alegia: biekin oheratu nahi izatea, baina motibo desberdinengatik.

        • UnxOPM
          link
          fedilink
          arrow-up
          1
          ·
          edit-2
          2 years ago

          deleted by creator