Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpada…

  • Mobila erostekotan, pentsatzen ari naiz Fairphone horietako bat erostea (espero dut erosi behar ez izatea, bestea konpontzea lortzen dudalako, baina…). Proiektua begiratu dut eta etikoki nahiko aukera onargarria dirudi. Zuetako inork ba al du halako telefonorik? Ondo irauten dute? Une honetan ez zait axola mugikorra super azkarra izateak, nahi dudana da erresistentzia handikoa izatea…
  • Horrekin batera, ze sistema libre ezagutzen dituzue probatu dituzuelako? Izan Fairphone berria edo konpotzen dudan zaharra, aspalditik nabil pentsatzen Androiden sistema kentzea… Baina ez naiz jarri bilatzen. Zein da aukerarik onena zuen ustez?

Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Kaixo @okerreko@lemmy.eus , pozten naiz mugikor zaharra konpontzeko aukera izan duzulako. Hori da ekologikoena etab. 👌👌

    Hurrengorako, nik FP3 daukat (edo FP3+ ez nago ziur) eta oso gustura nabil. Momentuz ez dut matxurarik konpondu behar izan (kamera berria erosi eta nik neuk aldatzea-edo). Ez dakit marketing hutsa izango den, baina diseinuan ildo hori sustatzea bikaina da.

    Bidezko merkataritza zigilua badutela suposatzen dut, bestela izenean Fair jartzearen eskandalua adituko genuen. Beraz langileak disimuluz esplotatzen dituzte. Bada zerbait.

    Sistema eragilearena, hau irakurtzea gomendatzen dizut. Nire fairphonea webgune ofizialetik normal erosia denez, Android ekarri zuen eta ez nintzen ausartu sistema eragilea (nire ardurapean) aldatzen. Hau oraindik ez da ordenagailuei Linux jartzea bezala. 20 urteko aldea-edo dagoela entzun dut, bi mundu horien aurerapenean. Alegia, orain dela 20 urte Linux ordenagailuentzat zegoen moduan daudela lineageOS, eOS etab

    Beraz, gaur-gaurkoz erosketa etikoa baina erraz eta egonkorra eOS webgunetik Fairphone berriena erostea dela esango nuke. Ez da askoz gehiago ordaintzen, hori oroitzen dut behintzat. Eta esango nuke e foundation delakoa eta fairphone artean nolabaiteko lankidetza dagoela.

    PD: beste gauza interesgarri batzuk ere ari omen dira garatzen. Pinephone etab., gaizki ulertu ez banuen, hardware libre samarra eta sistema eragilea garapen independientearekin (ez Androiden adarkatze gisa) zetorrela edo…

    • okerrekoOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      4 years ago

      Iepale! MIlesker artikulua gomendatzeagatik. Tartea dudanean irakurriko dut… Hurrengo mobilerako zure gomendioak buruan izango ditut ere!

      • okerrekoOP
        link
        fedilink
        arrow-up
        1
        ·
        4 years ago

        Honen harira… Txafardeatzen egon nintzen e/os/ eta baita Lineageren web orrietan eta bietan ala bietan ez zegoen nire telefonoa “soportatutako” telefonoen zerrendan… Agian horretan bai gaude @mikelgs@lemmy.eus -k zioen lekuan… Gogoan dut duela ia 20 urte debian instalatzean gailu batzuekin bazebilela dena eta beste batzuekin hasten zirela komeriak: ez du ezagutzen wifi txartela, ez du hibernatzen… Hori bai aldatu dela piloa, gaur egun ia-ia ordenagailu guztitetan debian instalatu dezakezu eta “out-of-the-box” badabil…