Thailandiar zopa bat ezagutu genuen jatetxe batean (errezeta tipikoena, uste dut) eta etxean gure aldaera egiten dugu hilean behin. Oso erraza da eta azkar-azkar prestatzen da. Osagaiak prest edukitzea bakarrik behar duzu. Bi pertsonarentzako kopuruak:
-
Ura (hiru platerkada edo bolkada 😊).
-
Kaienak (lauzpabost ondoren apartatzeko, bizpairu txikitu eta zoparekin gero jan nahi badira).
-
Jengibre puska bat (zurituta, gero ez dugu jaten).
-
Koko ur latatxo bat.
-
Gatza (ez ahaztu, behar du; paellari botatzen diozun haina) eta pipermin beltza (pixka bat).
-
Azenarioa eta brokolia (lekak ere bai, garaia denean).
Lapikoan egosi hiruzpalau minutuz (barazkiak gutxi egiteko).
- Noodle-ak gehitu eta minutu batez irakiten segi (erabiltzen den motaren arabera, gu hauekin konforme gaude).
Sua itzali eta gehitu azken osagaiak:
- Aparte frijitutako 4 otarrainska (bestela oilasko bularkia ere izan daiteke, dadotan moztuta eta zartaginean frijituta; edo begano egitea, noski).
- Piper berde puskak eta txanpiak (biak gordinik, zopa berora gehitu eta listo).
Oharra: kaienak eta jengibrea kendu eta azkar zerbitzatu, bestela guztia gehiegi biguntzen da. Animatu egiten eta on egin dagizuela!
Ze errezeta errex ta txukuna Mikel, milesker partekatzeagatik!! Probatuko