Merezi duten nobela grafiko edo komikiak aipatzeko gunea.

  • @mikelgsOPA
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    Yo también quise ser como Ana y Mía argitaratu berri da eta kopia bat pasa didate, egilea lagun baten laguna baita.

    Elikadura desordenak ulertzeko dibulgazio lana da, egilearen beraren esperientzia kontatuz. Oso gogorra da anorexia eta bulimia gainditzeko bidean ilustratzaile honek pasa duena, baina modu errazean kontatzea lortu du.

    Gaitz honen erroa erakusten du lehenengo (txiki-txikitatik bere gatazkak barruan gordetzeko ohitura txarra) eta gaitzaren une txarrenak deskribatzera iristen da (ingresatze psikiatrikoa eta autolesioak). Heldu batek ondo ulertu dezakeenez, gogor suerta daiteke irakurketa, baina marrazkiak atseginak direnez liburu egokia da jende gaztearentzat. Baita gaitzarekin sufritzen ari ez direnentzat ere, prebentzio gisa. Ez dakit seguru zein adinetaraino jaisteko modukoa den liburua (12 urteko ikasleak dauzkat buruan), lankideekin komentatuko dut.

    Instagram bidez urtetan zehar oso lagungarri izan omen dira bere aholku eta argitalpenak jende askorentzat. Nerabeak nagusiki, noski.

    Euskaraz argitaratzen bada edo beste lanen bat egiten badu, adi egoteko moduko egilea Leire Martín Curto!