Merezi duten nobela grafiko edo komikiak aipatzeko gunea.

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Zubigileak, Alfonso Zapicorena. Eduardo Madinak eta Fermin Muguruzak izan zuten elkarrizketa batean oinarritua, nola ez, gai askoren artean Euskal Gatazka ere jorratzen du. Asko gustatu zait, bai gaien trataera, bai ikuspuen oreka, baita erritmoa ere. Aurreko garairen baten irakurri izango banu, agian ez nuke horren gustuko izango. Udal Liburutegian hartu dut, baina erosi egingo dut liburutegi pertsonalean euki nahi baitut

    • mikelgsOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Asko gustatu zait!! Eskerrik asko gomendioagatik 👏👏👏👌

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Un Tributo a la Tierra, Joe Saccorena. Kazetaritza grafikoa, lan sakona Ipar Amerikako herri indigenei buruzkoa.

  • TxopiA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Shaun Tan australiarraren The Arrival komiki mutua, benetan gomendagarria iruditzen zait. Egileak 5 urte behar izan zituen inmigrazioari buruzko istorio eder eta hunkigarri hau sortzeko. Niretzat artelan borobila da.

    Oraindik gogoan dut liburutegian liburuxka honekin topo egin nuen eguna (Maus baino askoz finagoa). Testurik eta ia kolorerik ez bazuen ere, zerbait berezia sumatu nion eta jakin-nahiak jota etxera eraman nuen. Gero jakin nuen lan hori hainbat sari irabazitakoa zela, Shaun Tanek egindako obra guztiek bezala.

    • mikelgsOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      3
      ·
      edit-2
      4 years ago

      Pila bat gustatu zait!! Oso berezia da. “Irakurri” beharrekoa!

      Interneten erraz aurkitu dut pdf-a hor nonbait. Liburutegietan ere egongo dela suposatzen dut. Norbaitek aurkitzeko arazoak balitu, eskatu hemen eta saiatuko naiz laguntzen.

    • Joseba
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      4 years ago

      Liburutegian eskatu dut, pare bat egun barru heltzen da

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Kristalezko Hiria, Paul Austerrek idatzitako New Yorkeko trilogiako lehen liburuaren egokitzapena. Harkaitz Canok itzulia. Lehen orritik harrapatuta utzi nau eta takada baten irakurri dut. Nobela beltza generokoa da

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Maus irakurri berri dut! Generoan klasiko garrantzitsuena edo garrantzitsuenetakoa omen da.

    Asko gustatu zait, marrazkilariaren aita da protagonista eta bere biografia da liburua. Auschwitzetik bizirik atera zen gizona. Izugarrizko ibilerak deskribatzen dira. Amarena ere… Irakurri beharrekoa dela uste dut.

    Poloniako gertaera lazgarri haien biñetekin batera, tartekaturik, komiki hauxe idazteke zegoenean aita-semeek izandako elkarrizketak agertzen dira: beraien arteko eztabaidak, semea grabagailuarekin galderak egiten, agurearen izaera jasanezina, komikigilearen zalantzak gaia abordatzeko moduaz…

    Norbaitek nahi badu, mezu honen jarraian aipatu ditzakegu detaileak!

    • Joseba
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Gaur hasi naiz irakurtzen, liburutegian maileguan eskuratuta. Bere hala engantxatu nau, takada batean lehen hiru kapituluak irakurri ditut, eta hori juduen holokausto gaia ez dela bereziki nire gogokoa

      • mikelgsOPA
        link
        fedilink
        arrow-up
        1
        ·
        4 years ago

        Niri ere berdin, juduen kontrakoak deskribatuz film asko egin dira eta normalean gehiago ez ikusteko jarrera izaten dut. Baina komiki hau gomendatzen dut. Ez dut amaiera ondo gogoratzen. Egilea estatubatuarra da, bukatzen duzunean esango didazu ea salbatzaile gisa amerikanuak jartzen dituen edo ez? Ahal baduzu esan, plis. Sobietarrak ez dituela aipatzen esango nuke. Berriro irakurri beharko dut! Jaja

        • Joseba
          link
          fedilink
          arrow-up
          1
          ·
          4 years ago

          Bukatu dut, gomendagarria. Bukaera hobe ez badut kontatzen, batez ere irakurri ez eta nahi dutenei begira. Sobietarrak apenas aipatzen dira, eta ez dut sentitu izan AEBtarrak salbatzaile gisa jartzen dituenik.

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Persepolis. Iraneko historia zati bat neska gazte batek kontatua

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Transparentes. Desiatzen nago kolonbiarren bati gomendatzeko eta bere iritzia jakiteko. Poliki irakurri beharrekoa baina, batez ere, irakurri beharrekoa.

    • mikelgsOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      edit-2
      3 years ago

      Ezagutu dut pertsona kolonbiar bat udara honetan. Liburua utzi nion, irakurtzen aritu zen eta bere inpresioa izan zen oso azalekoa dela liburua, benetan kontatuz gero gauzak, askoz ere dramatikoagoa izango litzatekeela.

      Berarekin interakzioa beste leku edo momentu batean izan banu, ea detailerik kontatu nahi zidan galdetuko niokeen agian. Baina une horretan ez zen egokia edo ez nengoen prest errealitate zati gogorrak entzuteko. Eskerrak eman nizkion liburuaz egindako iruzkinagatik eta hurren arte agurtu nuen.

      Ikusten dudan hurrengoan ez dakit zer izango den zuzenena, eguneroko gauza normalez pozik hitz egitea, edo trapu zahar odolez zikinduak ateratzeko proposatzea. “Memoria” garrantzitsua da, baina nire posiziotik ez al da klase turismoa izango, horri buruz galdetzea? (Kattalin Minerren liburuko kontzeptua diot, Turismo Klasea).

      Edonola ere, komikia gomendatzen dut.

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Yo también quise ser como Ana y Mía argitaratu berri da eta kopia bat pasa didate, egilea lagun baten laguna baita.

    Elikadura desordenak ulertzeko dibulgazio lana da, egilearen beraren esperientzia kontatuz. Oso gogorra da anorexia eta bulimia gainditzeko bidean ilustratzaile honek pasa duena, baina modu errazean kontatzea lortu du.

    Gaitz honen erroa erakusten du lehenengo (txiki-txikitatik bere gatazkak barruan gordetzeko ohitura txarra) eta gaitzaren une txarrenak deskribatzera iristen da (ingresatze psikiatrikoa eta autolesioak). Heldu batek ondo ulertu dezakeenez, gogor suerta daiteke irakurketa, baina marrazkiak atseginak direnez liburu egokia da jende gaztearentzat. Baita gaitzarekin sufritzen ari ez direnentzat ere, prebentzio gisa. Ez dakit seguru zein adinetaraino jaisteko modukoa den liburua (12 urteko ikasleak dauzkat buruan), lankideekin komentatuko dut.

    Instagram bidez urtetan zehar oso lagungarri izan omen dira bere aholku eta argitalpenak jende askorentzat. Nerabeak nagusiki, noski.

    Euskaraz argitaratzen bada edo beste lanen bat egiten badu, adi egoteko moduko egilea Leire Martín Curto!

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Una habitación propia con WiFi irakurri berri dut eta asko gustatu zait. 2020ko konfinamenduan kokatuta dago eta nahiko autobiografikoa dela esango nuke. Emakume feminista baten zalantzak eta askapen prozesu bat erakusten ditu. Bizitzan gelditu eta berriro hasi daitekeela erakusten du, nork bere burua zaintzearen garrantzia. Gaztelaniaz irakurri dut, baina suposatzen dut originala katalanez dela. Gomendagarria!

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Sugarren mende argitaratu da 2020an eta nire amak Durangoko Azokatik erosi zuenez, Gabonetan irakurri dut. Inkisizioaren nondik norakoak azaltzen ditu Asiskok, 1600 inguruko zapalkuntza izugarri hura. Oso loturik euskal herriaren (nortasunaren) zapalkuntzarekin.

    Ez da ume edo gaztetxoentzako. Irakurtzekoa dela uste dut.