Artikuluan irakur daitekeenez, Element bat-bateko mezularitza aplikazio librea Google Play-tik kendu zuen Googlek pare bat egunez. Element garatzaileei inolako azalpenik eman gabe, Googlek aplikazioa kendu zuen. Mundu osoan erabiltzen den aplikazio libre eta federatuaren horren garatzaileak, Googlerekin harremanetan jarri zirenean, honek mezu estandar bat bidali zien ia inolako azalpenik eman gabe. Azkenean, Googleko arduradun batek telefonoz deitu zien eta komunikazio txarraz barkamena eskatzeaz batera aplikazioa zegoen bezala utzi zuen.

Gertaera bitxia, ezta? Zein irakurketa egiten duzue zuek honi buruz? Komunikazio txarragatik barkamena eskatzeak esan nahi du erabakia aproposa ikusten duela Google, aplikazio potolo bati inolako abisurik eman gabe biltegitik kentzea? Google autoritarioegia denaren seinale da? Element enpresakoek abusuak ondo kudeatzen ez dituzten seinale da? Norbaitek Element fidagarria ez den zalantza pizteko ekintza bat izan da hau? Nola jakin zuen Googlek zehazki eduki desegoki zehatz horren berri? Ziur WhatsAppek eta Facebookek ez dutela honekin inolako zerikusirik? Kasualitate multzo bat baino ez da izan guzti hau? Niri gertaera honek zalantza asko pizten dizkit eta ez dakit ondorio garbirik atera daitekeen (burujabetza teknologiko gehiago behar dugunaz haratzago). Zein da zuen diagnostikoa?

Bide batez, aipatu nahi dut Element aplikazioa ondoko lekuetan dagoela eskuragarri:

  • TxopiOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nik ez dakit galdera horren erantzuna. Edonola ere, ez daukat argi zer esan nahi duzun horrekin. Eskertuko nizuke pixka bat gehiago azalduko bazenu.