Element suspended on Google Play Store: now resolved.
element.io
external-link
Hi all, At 2021-01-29 at 21:35 UTC Google suspended Element from the Play Store without warning or notification.  We submitted an appeal asking for clarification at 23:18, and at 05:31 received a generic update from the Google Play Policy team citing that the app has been removed

Artikuluan irakur daitekeenez, Element bat-bateko mezularitza aplikazio librea Google Play-tik kendu zuen Googlek pare bat egunez. Element garatzaileei inolako azalpenik eman gabe, Googlek aplikazioa kendu zuen. Mundu osoan erabiltzen den aplikazio libre eta federatuaren horren garatzaileak, Googlerekin harremanetan jarri zirenean, honek mezu estandar bat bidali zien ia inolako azalpenik eman gabe. Azkenean, Googleko arduradun batek telefonoz deitu zien eta komunikazio txarraz barkamena eskatzeaz batera aplikazioa zegoen bezala utzi zuen.

Gertaera bitxia, ezta? Zein irakurketa egiten duzue zuek honi buruz? Komunikazio txarragatik barkamena eskatzeak esan nahi du erabakia aproposa ikusten duela Google, aplikazio potolo bati inolako abisurik eman gabe biltegitik kentzea? Google autoritarioegia denaren seinale da? Element enpresakoek abusuak ondo kudeatzen ez dituzten seinale da? Norbaitek Element fidagarria ez den zalantza pizteko ekintza bat izan da hau? Nola jakin zuen Googlek zehazki eduki desegoki zehatz horren berri? Ziur WhatsAppek eta Facebookek ez dutela honekin inolako zerikusirik? Kasualitate multzo bat baino ez da izan guzti hau? Niri gertaera honek zalantza asko pizten dizkit eta ez dakit ondorio garbirik atera daitekeen (burujabetza teknologiko gehiago behar dugunaz haratzago). Zein da zuen diagnostikoa?

Bide batez, aipatu nahi dut Element aplikazioa ondoko lekuetan dagoela eskuragarri:

@bertol
link
110M

Ekintza honekin ikusi dudana, Google-k nahi duena egin eta desegin dezakeela. Zer gertatuko litzateke “Element” PlayStore-ra itzuliko ez balitz? Egun batzuk sareetan ibiliko ginatekeela berria zabalduz, baina Google bitartean bere Store-arekin jarraituko luke eta Apple-ekin batera monopolio nagusia dauka.

Nire inguruan behintzat, erabiltzaile oso gutxik instalatzen dituzte app-ak Store ofizialetatik kanpo.

Guzti honek sikiera begiak irekitzeko edo ta @Txopi@lemmy.eus -k dioen bezala burujabetza lortzeko balioko balu …

@iortega
link
110M

Norbaitek gogora diezadake zenbat aplikaziok lortu duten Google Playra itzultzea bertan debekatuak izan ondoren? Galdera erraza.

@Txopi
admin
creator
link
110M

Nik ez dakit galdera horren erantzuna. Edonola ere, ez daukat argi zer esan nahi duzun horrekin. Eskertuko nizuke pixka bat gehiago azalduko bazenu.

@mikelgs
admin
link
110M

Fedilab aplikazioak arazoren bat izan zuela uste dut. Orain badago Playstoren.

Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.

Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.

Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/

  • 0 users online
  • 2 users / day
  • 1 user / week
  • 4 users / month
  • 19 users / 6 months
  • 37 subscribers
  • 55 Posts
  • 108 Comments
  • Modlog