Add editing for published statuses by Gargron · Pull Request #16697 · mastodon/mastodon
github.com
external-link
Fix #6829 Allow people to edit statuses while preserving and clearly communicating an edit history to minimize abuse. Through the REST API, a status can be updated using status, spoiler_text, sens...

Laster Mastodon softwarean eta ondorioz zure Mastodon instantzia gogokoenean ere (mastodon.eus, mastodon.jalgi.eus…) bidalketak editatzeko aukera izango duzu.

Orain, bidalketa bat Ezabatu eta berridatzi dezakezu, zuzenketaren bat egiteko, argiketaren bat.gehitzeko… baina zer gertatzen da dagoeneko bidalketa horrek interakzioak jaso baditu (bultzadak, datsegiteak, erantzuak)? Kasu horietan nik dagoen bezala uzten dut bidalketa (zuzendu/osatu gabe) edo nire bidalketari erantzuten diot eta aparte azalpen bat erantsi.

Garapenean dagoen funtzionalitatearen arabera, bidalketa bat Editatu ahal izango duzu. Erabilera txarrak saihesteko edizioen historikoa egongo da. Horretaz gain, garatzaileek erabaki dute bidalketa horrekin interaktuatu duten erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dutela aldaketaren berri izan dezaten. Ikusi beharko, baina bidalketak editatzeko aukera ondo egon daiteke. Zuk zer uste duzu?

@Unx
link
fedilink
12 urte

Eskertzekoa litzateke.

Fedibertsoa
!fedibertsoa
Create a post

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 3 users / month
  • 9 users / 6 months
  • 53 subscribers
  • 66 Posts
  • 98 Comments
  • Modlog