Bazterretan entzuten denari jaramon eginda, polimaitasun harremanak gero eta normalduagoak daude. Nekez animatzen gara, ordea, esperientzia konkretuez hitz egitera, eta nik behintzat faltan botatzen dut. Ez naiz “kurrikulumaz” ari, noski (gerra-hegazkin pilotuek eraitsitako abioi bakoitzeko egiten duten koskak nola), baizik eta zerbait sakonagoaz: harremanok kudeatzeko moduaz, era eraikigarrian eramateaz, agertzen diren arazoei heldutasunez aurre egiteaz… Izan ere, arlo honetan -ezinbestean- eskema guztiak gainditzen dituen errealitate ezin anitzagoa dago, eta ezin gara teoria edo jokabide-eredu bakarraz aritu. Artikulu pare honetan gaiaren zioari oso ongi heltzen zaiola uste dut.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/polimaitasuna

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2642/polimaitasuna

Izan al duzue horrelako esperientziarik? Hura komentatzeko gogorik?

  • @mikelgsA
    link
    13 years ago

    Lemmyren garatzaile batek ohar hau bidali du eta SLUR tresna aipatzen du: https://lemmy.eus/post/1643

    Asko gustatu zait nola idatzi duen, gauzak garbi 😄👌