Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/

Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?

Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan:

Erantzun laburra:

Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen:

  • Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa)
  • Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia […], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga)
  • Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga)

Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= ‘nondik’), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: “haietarik~haietatik bat/asko…”.

Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323​

  • mikelgsMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 years ago

    Ona!! 👉Eskerrik asko!! 😉😂

    (Sci-hub esteka ez dabilkit)