Gaztelerako liburu tekniko bat euskeratzen ari naiz eta horren harira “hiztegi” moduko bat sortzen nabil, niretzako apunte gixa izan dadin, baina edonork kontsultatu edo iradoki ahal izateko moduan. Horretarako Github eta Gitlabeko repo bana sortu ditut “proiekturarekin”.

Ezagutzera emateaz gain, laguntza eskatzera ere banator. Zenbait hitz dauzkat ongi nola itzuli ez dakidala, horietako batzuk, datu motekin erlazionaturik (tipado dinámico, tipado estático, fuertemente tipado, etab…) eta eskertuko nuke edozein proposamen.

  • [?] Tipado: Datu-mota
  • [?] Tipado dinámico: Datu-moten esleipen dinamikoa
  • [?] Tipado estático: Datu-moten esleipen estatikoa
  • [?] Tipado fuerte / fuertemente tipado: Datu-moten esleipen sendoa / tipatze sendoa
    • OHARRA: Datu-moten esleipen dinamikoa kontzeptua UEUko euskerazko liburu batetik atera nuen eta onatzat eman nuen hasiera batean, baina “Tipado fuerte” bilatzerakoan Elhuyarren intzultzaileak “Tipatze sendoa” iradoki dit, eta nolabait erderakada eman badezake ere, nik aurkitzea espero nuenaren antza gehiago dauka.
  • TxopiA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Ez dakit badakizun, baina softwarearekin lotutako euskaratzeak urte luzez egiten diharduten pertsona batzuk aurki ditzakezu Librezale taldearen posta-zerrendan eta batez ere txatean. Terminologia kontuetan eskarmentu handia duen jendea aurki dezakezu bertan.