• 2 Posts
  • 5 Comments
Joined duela 3 urte
cake
Cake day: abe. 04, 2020

help-circle
rss

Milesker estekagatik, eta dagokion komunitatean jarriki dut mezua beharrezko ikusten badut.


Asko argitu didazu bai! Mikesker zuri.


Oraintxe ikusi dut erantzuna. @Txopi@lemmy.eus ri aipatu diodan moduan, nire erreferentziazko hizkuntsa software garapeneko kontuekiko ingelesa da noski (nahiz lanean eztabaida asko gazteleraz ditudan eta beraz gaztelerazko terminoligia ezaguna egiten zaidan), baina kontua da itzultzen ari naizen liburua gazteleraz dela eta beraz, zalantzazko hitzak behin nola itzuli erabaki ostean, modu konsistente batean liburuan zehar beti berdin itzultzeko hasi nuen hau guztia.

Horregatik da gaztelera erreferente hiztegi horretan. Beharbada liburua itzultzeaz bukatzean, edo ingelesa gehitu, edo zuzenean gaztelera honengatik ordezka nezake, baina momentu honetan hori egingo banu itzulpen prozesuaren kalterako litzateke.

Milesker dena den zure iritziagatik ere!


Software libreari buruzko zalantzak
Azken asteetan "eztabaida" pare bat izan ditut software librearen inguruan Twitterren eta zalantza batzuk dauzkat. Nere buruan bi gai ezberdin nahasten dira. Alde batetik, argi daukat, enpresa handiek (Google, Microsoft, Apple, Facebook...) daukaten boterea zein den eta zergaitik izan daitekeen gomendagarria hauetatik ihes egitea. Bestalde, Software librean batere aditua ez naizen arren, konsiente naiz honen onura batzuetaz. Kodea ikusi, hontatik ikasi, eta ekarpenak egin ahal izatea oso potentea iruditzen zait. Oso demokratikoa da, auzolan moduko bat. Baina zalantza batzuk sortzen zaizkit. Lehenik eta behin, nik egin dezaket ekarpen bat software libreko proiektu batera, besterik gabe lagundu nahi dudalako (eskuzabala), zerbait ikasteko aprobetxatuko dudalako (denok irabazten dugu) edo software hori erabiltzen ari naizelako baina justu behar dudan zeoze falta zaiolako (interes propioa. Nik egin dut), baina software libreko proiektu haundiak, ezin dira soilik muxutruk dagoen jendeari esker sortu (edo bai? esan dut enaizela aditua). Nire buruan, Gobernuz kanpoko erakundeen moduko zerbait irudikatzen dut. Badaude bolondresak, beren denbora librean ekarpenak egiten dituztenak (baina beste lan bat dute ondoren) eta badaude soldata jaso eta langileak direnak. Ta nire galdera da, nork ordaintzen die hauei? zergaitik, eta nondik ateratzen dute hauek ordaintzeko dirua? Eta bestalde, Software librea ia esklusiboki erabili beharko litzatekeela diotenak daude, edozein herremintaren aurrean, software libreko alternatiba bat erabiltzeko gomendatzen dizutenak (kasu batzuetan, bestea erabiltzeagatik ia gaizki sentiaraztera iritsi arte), ta nire galdera da, jende horrek, informatikariak badira behintzat, zertan egiten du lan? Nik, softwarea neurrira egiten dut, eta kode hori ez da irekia noski, bezeroak ordaintzen du eta berea da. Software hauek ez daude jendeari irekiak eta beraz, langileek soilik erabiltzen dute, baina horren ordez, Produktu bat (Software produktu bat) sortzen duen enpresa batean egingo banu lan, eta produktu horri esker dirua irabazi nahiko balu nire enpresak, informazioarekin ezer susmagarririk egin gabe (baztertu Microsoft edo Google bezelakoek gure datuez egiten dute erabilera iluna) eta besterik gabe softwareagatik diru bat kobratuz, non legoke arazoa? Galdera serioak dira. Zalantza daukat Software librea defendatzen dutenek gero beraien egunerokoan ere Software librea erabiltzen duten, eta hau erabiliz sortzen duten edozein gauza ondoren libre uzten duten gainontzekoen esku, ala zilegia den Software librea defendatzea ahal den neurrian baina ondoren librea ez den softwarea garatzea. Eta enaiz kritikan moduan esaten ari eh! Jakin nahi dudana da batak bestea izan behar duen eskutik ala zer. Bestalde, ez dakit Software librea kontsumitzeko proposatzen duen orok ekarpenak egiten dituen. Nire buruan, auzolana defendatuko banu, arraroa irudituko litzaidake aldi berean esku bat ez botatzea. Baina batez ere, jakin nahiko nuke, zer izan dezakeen txarra enpresa txiki batek sortu duen software ez librea kontsumitzeak. Galdera gehiegi ikusten dezuen moduan. Ta berriz ere argi utzi nahi dut ez dela Software librearen aurkako kritika bat ezta gutxiagorik ere, soilik zenbait zalantza argitu nahiko nituzke.

Erabat ados nago ingelesa dela Software munduko hizkuntza ofiziala eta nik ere informazio gehieni ingelesez irakurtzen dut, baina egia da ere, hurbiltasunagatik, estatu espainiarreko jende ugari ezagutzen dudala gazteleraz idazten duena bai glog eta baita liburuetan, eta egiten dituzten ekarpenak interesgarriak iruditzen zaizkidanez, hauek ere irakurtzen ditut. Ez nukeena sekula egingo da izatez ingelesez idatzirik dagoen liburu bat, gaztelerara itzulita irakurtzea, baina jendeak euskeraz idaztea ulertzen dudan moduan, ulertzen dut ere bere lehen hizkuntza gaztelera den jendeak hizkuntza horretan idaztea, eta nik, gaztelera ulertzen dudanez, irakurri egiten ditut. Katalana edo Alemana jakingo banitu, interesgarria iruditzen zaidan edozer gauza irakurriko nuke hizkuntza horietan ere.

“Hiztegi” zehatz honen kontura itzulirik, esan bezala, sorrera itzultzen ari naizen liburuan dago. Liburu hau gazteleraz dago, eta enaiz berau itzultzen ari gazteleraz dagoelako (ez daukat ezer berezirik gazteleraren alde), baizik eta lagun batek idatzia delako, eta kontatzen duena interesgarria iruditzen zaidalako. Hiztegia honen sorrera, liburu hau itzultzeko nire “txuleta” denez, horregatik da Gaztelera-Euskara. Interesgarria izango litzatekeela Ingelesa-Euskera aukera gehitzea? Erabat ados. Baina gaztelerako atala mantenduko ez banu, ez luke niretzako zentzurik izango, egungo egoera zehatzean behintzat. Modu berean, edozein ekarpen ongi etorria da, eta Pull Requestak onartzen dira.

Eta bukatzeko, Typing delakoa nire ustez sailkatze bati egiten dio erreferentzia, beraz Tipatzea/sailkatze da neri gehien enkajatzen didaten hitzak, ta Tipatzek nire buruan oraindik zehatzago adierazten du.

Milesker erantzunagatik.


Hitz teknikoen euskerarako itzulpenak
Gaztelerako liburu tekniko bat euskeratzen ari naiz eta horren harira "hiztegi" moduko bat sortzen nabil, niretzako apunte gixa izan dadin, baina edonork kontsultatu edo iradoki ahal izateko moduan. Horretarako [Github](https://github.com/ibaiimaz/software-garapen-hiztegia) eta [Gitlabeko](https://gitlab.com/ibaiimaz/software-garapen-hiztegia) repo bana sortu ditut "proiekturarekin". Ezagutzera emateaz gain, laguntza eskatzera ere banator. Zenbait hitz dauzkat ongi nola itzuli ez dakidala, horietako batzuk, datu motekin erlazionaturik (tipado dinámico, tipado estático, fuertemente tipado, etab...) eta eskertuko nuke edozein proposamen. > * [?] **Tipado**: Datu-mota > * [?] **Tipado dinámico**: Datu-moten esleipen dinamikoa > * [?] **Tipado estático**: Datu-moten esleipen estatikoa > * [?] **Tipado fuerte / fuertemente tipado**: Datu-moten esleipen sendoa / tipatze sendoa > * **OHARRA:** Datu-moten esleipen dinamikoa kontzeptua UEUko euskerazko liburu batetik atera nuen eta onatzat eman nuen hasiera batean, baina "Tipado fuerte" bilatzerakoan Elhuyarren intzultzaileak "Tipatze sendoa" iradoki dit, eta nolabait erderakada eman badezake ere, nik aurkitzea espero nuenaren antza gehiago dauka.

Enuen ezagutzen! Itxura ona dauka. Nik zurriola kaleko Happy Mango probatu dut eta oso gomendagarria. Apenas dakite gazteleraz baina inglesez arazorik ez.

Happy Mango Your Thai Cafe Zurriola Hiribidea, 22, Bajo 2, 20002 Donostia, Gipuzkoa 943 46 30 75 https://maps.app.goo.gl/2aGt69XPehAWQ7e78