Kaixo!

Ingalaterran ezagutu nuen Thai gastronomia eta maitemindu nintzen.

Bambu Box (Madrilen)

Madrilen jatetxe-kate txar batzuk ezagutu nituen eta pena eman zidan. Banbu Box izenekoa bai, oso ona iruditu zitzaigun (Madrilen baita ere).

Eta pasa den astean Gasteizen aukera dagoela jakin genuen!! Wasabi jatetxea da (General Álava kalea, 6). Berez japoniarra da, baina Na Thai proiektua abiatu dute lokal berean. Covid kontuak direla eta etxerako eskatu genuen eta “benetako” thai dela iruditu zitzaigun!!

Norbaitek ezagutzen du jatetxe gehiago?

Datozen egunetan lemmyn errezeta pare bat jartzen saiatuko naiz, etxean ondo samar ateratzen zaizkigunak.

Ondo izan!

  • @mikelgsOPMA
    link
    fedilink
    1
    edit-2
    1 year ago

    Bi nobedade:

    • Gasteizko Wasabi jatetxeak tailandiar eskaintza kendu zuen (baina baditu gauza oso onak noski).

    • Ortiz de Zarate kalean, berriz, Pattaya jatetxea ireki dute. Beraien webguneko argazkiak Iruñekoak dira seguru aski, handik datozela esan baitigu zerbitzariak. Oso-oso polita da jatetxe berria. Janaria, berriz, ez da espero nuen bezain garbia eta autentikoa (inuzentea ni). Hiru gauza bakarrik probatu ditugu eta zopa oso ona zegoen. Jarraituko dugu probatzen, zalantzarik gabe, baina eskaintza zabala dute eta, ondorioz, sukaldaritza mota “azkarra” daukatela aurreikusten dut…