Kaixo!
Ingalaterran ezagutu nuen Thai gastronomia eta maitemindu nintzen.
Bambu Box (Madrilen)
Madrilen jatetxe-kate txar batzuk ezagutu nituen eta pena eman zidan. Banbu Box izenekoa bai, oso ona iruditu zitzaigun (Madrilen baita ere).
Eta pasa den astean Gasteizen aukera dagoela jakin genuen!! Wasabi jatetxea da (General Álava kalea, 6). Berez japoniarra da, baina Na Thai proiektua abiatu dute lokal berean. Covid kontuak direla eta etxerako eskatu genuen eta “benetako” thai dela iruditu zitzaigun!!
Norbaitek ezagutzen du jatetxe gehiago?
Datozen egunetan lemmyn errezeta pare bat jartzen saiatuko naiz, etxean ondo samar ateratzen zaizkigunak.
Ondo izan!
Bilbon badago Old Shanghai izeneko jatetxea (lehen beste izen bat zeukala uste dut), Ledesma kalean. Asiako janaria prestatzen dute, Thai barne. Ni bizpahiru aldiz egon naiz eta ez zait larregi gustatu, baina ez naiz pertsona aproposena ez zaidalako sukaldaritza asiarra gustatzen.
Eskerrik asko! Probatzean komentatuko dut!
Donostian SOM TAM NOA http://somtamnoa-thai-cafe.es/eu/home-5-euskara/ Illarra Berri 1, dago. Enaiz oraindik bertatik igaro, baino lagun batek baino gehiagok gomedatutako lekua da.
Enuen ezagutzen! Itxura ona dauka. Nik zurriola kaleko Happy Mango probatu dut eta oso gomendagarria. Apenas dakite gazteleraz baina inglesez arazorik ez.
Happy Mango Your Thai Cafe Zurriola Hiribidea, 22, Bajo 2, 20002 Donostia, Gipuzkoa 943 46 30 75 https://maps.app.goo.gl/2aGt69XPehAWQ7e78
Donostia
Itxi zuten, behin deitu nuen eta etxean harrapatu nuen erdi lo… pena! (Uste dut aipatzen duzun hau dela deitu nuena, bederen).
Beste jatetxe bat ezagutu dugu: Shushi Panda. Kate bat dela dirudi, Madrilen, Valentzian… gu Bilbokoan egon ginen. Pad thai eskatu genuen eta asko gustatu zitzaigun. Curry berdea ere bai eta ondo zegoen, nahiko mina, mukizapia atera behar izan genuen eta ahoa berotu zigun! Bilbon oraingoz ezagutzen dudan bakarra da, itzuliko gara!
Bi nobedade:
-
Gasteizko Wasabi jatetxeak tailandiar eskaintza kendu zuen (baina baditu gauza oso onak noski).
-
Ortiz de Zarate kalean, berriz, Pattaya jatetxea ireki dute. Beraien webguneko argazkiak Iruñekoak dira seguru aski, handik datozela esan baitigu zerbitzariak. Oso-oso polita da jatetxe berria. Janaria, berriz, ez da espero nuen bezain garbia eta autentikoa (inuzentea ni). Hiru gauza bakarrik probatu ditugu eta zopa oso ona zegoen. Jarraituko dugu probatzen, zalantzarik gabe, baina eskaintza zabala dute eta, ondorioz, sukaldaritza mota “azkarra” daukatela aurreikusten dut…
-
Baan Thai
Donostiako Easo plazan (eramateko)
Topoak daukan azken geltokian, Easo plazaren beste izkinan, janaria (zutik) eskatzeko lokal txiki bat dago: Baan Thai street food
Salmenta gehienak Glovo edo antzekoen bidez egiten dituztela suposatzen dut, baina jendea ere ikusten da eskatu, hamar minutuz itxaron eta janaria eramaten. Hau da Euskal Herrian ezagutzen dudan Thai onena.
Ez naiz aditua, inondik ere, baina zer gustatzen zaidan badakit eta partekatu egiten dut, agian norbaitek antzeko zerbait ezagutu eta abisatuko baitit!