Larunbatean lehen aldiz izan naiz swinger lokal batean.

Neskalagunak bere garaian izan zuen bezala (hura hirugarrenez zetorren), nire lehen aldi honen ostean “aje emozionala” izan dut, baita ere. Alegia: swing gauean jendearekin bizi izandakoa berbizitzen, gogoratzen, bergozatzen. Atzo, kotxea gidatzen nenbilela, kontuz ibili behar izan nintzen, arreta nahi gabe hara joaten baizitzaidan, errepidetik aldenduz!

Labur esanda: 23:45ak aldera iritsi ginen. Trago bat hartu eta gero, neskalaguna eta biok gela ilunera sartu ginen, larrua jotzera; handik gutxira ondoan beste bikote bat jarri zitzaigun; ari zirela, gurekin “nahastea” proposatu genien, eta baietz; neska-mutil konbinazio guztiak probatu genituen (lauron oniritziz, eta baimena eskatu eta gero, han ez baita inor nahi ez duenik egitera derrigortzen). Esperientzia ederra benetan. Haiek etxera joan zirenean, gu beste trago bat hartzera joan ginen barrara; behin indarrak berreskuratuta, ohe handi komunen ondoko eserlekuetara joan ginen, begira egotera. Giroa ona zenez, leku bat libre ikusi genuenean gu ere sartzea pentsatu genuen. Beste ekitalditxo bat egin genuen gure artean; eta ni ahitu xamar nengoenez (gizonezkoen eta emakumezkoen sexu ahalmena ezberdina baita!) ondoko hirukote bati begira jarri ginen. Neskalagunak oraindik gogoa zuenez, haiengana hurreratu ginen; eta haietako batekin enrollatu zen, ni ondoan nengoela. Gozamena izan zen niretzat haiei begira, eta batzuetan ferekan aritzea. Amaitu zutenean, neskalaguna eta biok beste une goxo batean elkarrekin izan ginen, tragoa amaitzen ari ginela. Giro atsegina zegoen; maitaleak gero eta aseago, umore ona zen nagusi; batzuk bere roilora zihoazten, baina beste batzuk ohe erraldoiaren punta batetik bestera brometan ere izan ginen.

04:00etatik aurrera maitaleak alde egiten hasi zirenean (05:00etan ixten dute) hura gero eta hutsago zegoen eta guk ere etxera egitea pentsatu genuen. Presarik gabe, eta giro onean -bertako ugazabak ere atseginak eta etxekoak bezala dira, herri txikietako tabernako jabeen estilokoak- dutxatzeko astia hartu genuen, hurrengora arte agurtuz (ni behintzat luze gabe itzuliko bainaiz). Goizaldeko txoriak kantuan hasi zirela atera ginen, ilea bustirik eta garbi usainarekin; kiroldegitik atera berriak ginela ematen zuen!

Zelako esperientzia o-na. Bereziki, tolerantzia eta juzkurik-ezezko giroa gustatu zitzaidan. Han ez baitago estandar estetikorik bete beharrik, denak dira ongi etorriak: gazte, zahar, lodi eta argal. Bistan denez, denak ez zaizkizu gustatuko; baina alderantziz ere gertatuko da (zu ez zara denen gustuko izango). Halere, fitxak sartzea zilegi den bezala, ezetza jasotzea ere berdin, eta ez da dramarik hor; gainera, beti dago gela ilunaren aukera - dena da errazagoa han-.

  • @UnxOPM
    link
    fedilink
    21 year ago

    Kondoiak eta lubrikanteak daude lokalaren puntu ezberdinetan, dohain hartzeko. Jabeek erabiltzeko eskatzen dute, eta oro har horixe ikusi nuen nik. Halere, ez da inor egoten polizia lana egiten, norberak ikusi behar du hori; gurekin aritu zen bikoteak, adibidez, haien artean ez zuten kondoirik erabili sarketan (bikotea zirenez), baina gurekin hasi zirenean bai.

      • @UnxOPM
        link
        fedilink
        21 year ago

        A, eta ahaztu zait esatea: ez, ez da ezer sinatzen. Esango nuke, ezinbestean borondate onarekin funtzionatzen dutela lokal honetakoek. Izan ere, ez dut uste EAJ jaun eta jabe den lurralde batean, horrelako klub bat araudi guzti-guzti-guztiak beteko dituenik, ogasunean (Bizkaiko Foru Aldundi kristau honetan, zein epigrafetan sartuko da larrua jotzeko elkartzen den jendearen lokal batek??), datu babeseko legeetan zein erantzukizun zibilean… Beraz, asmo txarra duen norbaitek oso erraz izango luke leku hau torpedeatzeko. Dena den, imajinatzen dut klub pribatua den heinean (aldez aurretik izena eman behar da, sartu ahal izateko), nolabait ez dutela publikora irekitako lokalen araudi guztiak bete beharko. Sozietate gastronomiko bat bezala, baina larrutan egiteko.