7

Abaraska taldea gara, fedibertsoa eta euskara defendatzen dituen librezale talde bat eta Oreretan egingo dugun “Euskal fedibertsoko topaketak” jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Animatzen? Asko poztuko ginateke etorriz gero! Egun horretan etortzeko aukera irekia den arren, goian dagoen izen-emate formularioa betez gero hobeto aurreikusiko ditugu beharrak eta arreta pertsonalizatuagoa eman ahalko dugu.

Hauxe da egun horretako egitaraua:

Egitaraua

9:30 Sarrera
10:15 Jardunaldiaren aurkezpena
10:30 FEDICAT: 15 anys d'història
    Rita Barrachina (Fedicat) eta Marcel Costa (Anartist)
11:30 Kafealdia: desbirtualizatu dezagun elkar!
12:00 Argia: nola salto egin fedibertsora
    Asier Iturralde (Argia) eta Axier Lopez (Argia)
12:30 Fedibertsoa praktikan: taldeko erronkak
    Mikel Gartzia (Abaraska)
13:30 Goizeko saioaren itxiera

Bazkaria (katerina)

15:00 Arratsaldeko saioaren irekiera
15:10 "ANARTIST: eines lliures per a artistes lliures"
    Marcel Costa (Anartist)
15:30-17:00 Talde-lan dinamikak

Informazio garrantzitsua

Jardunaldiko hitzaldietan zehar, aldibereko itzulpena eskainiko dugu (katalanetik euskarara). Hala ere, interprete ez profesionalek burutuko dutela jakin behar duzu. Itzulpena jasotzeko beharko dituzu:

  • Telegram aplikazioa mugikorrean.
  • Aurilularrak.

Egunean zehar erabiliko dugun traola #Fedibertsoa izango da!

Informazio gehiago: abaraska@sindominio.net

@Txopi
mod
admin
link
fedilink
1hilabete bat

Topaketen informazioa: https://fedibertsoa.eus/

Fedibertsoa
!fedibertsoa
Create a post

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 3 users / month
  • 9 users / 6 months
  • 53 subscribers
  • 66 Posts
  • 98 Comments
  • Modlog